Mac, jatorri irlandarreko edo eskoziarreko abizenak adierazten dituen partikula patronimiko gaelikoa da, ingeleszko aldaeretan Mac- edo Mc- aurrizki bezala agertzen ohi dena sarri.

Mac Grait delako familia baten hilarria, Irlandan.

Esanahi gaelikoa aldatu

Hizkuntza gaelikoetan, mac izenak "seme" esan nahi du, macc forma zaharragotik dator. Genitiboan doan izen propio bat jarraituta, "delakoaren seme" esan nahi du. Adibidez, Mac Dhòmhnaill (ingelesez MacDonald)" Donalden semea, non Dhomhnaill Domhnall-en forma genitiboa den[1].

Gizarte patriarkal baten adierazgarri da izendatzeko modu hau, eta ikuspegi hori jarraitzen du Mac formaren aldaera femenino gaelikoak: Mhic delakoak. Mac Néill deitura badu gizon batek, emakumezko bat (Maíre, adibidez) harekin ezkontzean, Máire Mhic Néill bihurtuko litzateke, mhic horretan elipsi bat legokeelarik: bean mhic ("delakoaren semearen emaztea")[2]. Nic, Ni Mhic eta beste aurrizki femenino batzuk ere badira izen gaeliko hauetan[3].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «European Patronymic Surnames (National Institute)» FamilySearch Wiki (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  2. «Why do some of the Irish surnames starts with O'? Is there any significance in it? - Quora» www.quora.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  3. «Irish Surnames of Females - Irish Names and Surnames» www.libraryireland.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).

Kanpo estekak aldatu