Małgorzata Szumowska

poloniar zinema-zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea

Malgorzata Szumowska (Krakovia, Polonia, 1973ko otsailaren 26a) poloniar zinema-zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea da. Ezaguna da Amarás al prójimo (2013), Nunca volverá a nevar (2020) eta Cuerpo (Cialo) (2015) lanengatik. Hainbat sari jasotakoa da. [1]

Małgorzata Szumowska

Bizitza
JaiotzaKrakovia1973ko otsailaren 26a (51 urte)
Herrialdea Polonia
Familia
AitaMaciej Szumowski
AmaDorota Terakowska
Ezkontidea(k)Mateusz Kościukiewicz (en) Itzuli
Michał Englert (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
HeziketaNational Film School in Łódź (en) Itzuli
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema ekoizlea eta film screenwriter (en) Itzuli
Jasotako sariak

IMDB: nm0844333 Allocine: 624625 Allmovie: p416211 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Dorota Terakowska eta Maciej Szumowskiren alaba da. Katarzyna T. Nowak kazetari eta idazlearen ahizpa da eta Wojeciech Szumowski dokumental-zuzendariaren arreba.

Malgorzata Szumowskak 1998an amaitu zituen ikasketak zinema- eta telebista-fakultatean Leon Schiller Unibertsitatean. Aurretik artearen historia ikasi zuen bi urtez Krakoviako Jaguelonika Unibertsitatean.

Ibilbidea aldatu

2001ean Europako Zinema Akademiako kide egin zen. 2015ean, Zilarrezko Hartza saria irabazi zuen, Berlingo Nazioarteko Zinemaldiko zuzendari onenaren Urrezko Lehoiaren Sari Nagusia jaso zuen 40. edizioan. Gdyniako Zinemaldia, Body/Cialo filmarengatik.[2][3] 2016ko martxoaren 7an, Zinemako Sari Poloniarra eman zioten Body/Cialo filmaren zuzendaritzarengatik. Urte bereko abenduan, Europako Zinemaren Saria irabazi zuen film berarengatik, Ikusleen Saria kategorian.[4][5] 2018an, estreinatu zuen Mug filmarekin, Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso zuen 68. Berlingo Nazioarteko Jaialdian.[6]

 
Malgorzata Szumowska eta Juliette Binoche "Elles" filmearen aurkezpenean, 2012

Filmografia aldatu

Urtea Izenburua Mota Zuzendaria Gidoilaria Ekoiztetxea
1996 Kobiety są jak kwiaty Film laburra
Zanim zniknę Film laburra
1997 Dusza z ciała wyleciała Film laburra
1998 Cisza Dokumental laburra
1999 Siedem lekcji milosci Dokumental laburra
2000 Szczesliwy czlowiek Dokumental laburra
Wniebowstąpienie Film laburra
2001 Dokument...? Dokumental laburra
2004 Wizje Europy Komedia, drama
Ono Drama
2005 Mój tata Maciek Dokumentala
Solidarność, Solidarność... Film laburra
2007 A czego tu sie bac? Dokumental laburra
2008 33 sceny z życia Drama
2009 Antichrist Drama, izua
2010 Kvinden der drømte om en mand Drama, idilioa
2011 Elles Drama
2013 W imię… Drama, thrillerra
2015 Ciało Drama
2018 Twarz Komedia dramatikoa
2019 The Other Lamb Drama, izua
2020 All inclusive
Never Gonna Snow Again Komedia, drama
Soeurs Drama
2022  "Kobieta z..." Małgorzaty Szumowskiej i Michała Englerta: Kiedy mąż okazuje się kobietą. Czy to, co razem zbudowali, było jednym wielkim kłamstwem? (wyborcza.pl) Drama, abentura
2023 Kobieta z...[7]

Bizitza pribatua aldatu

Michael Englert film zuzendari eta gidoilariaren emaztea izan zen. 2011n Mateusz Kociukiewicz aktorearekin ezkondu zen. Bi seme-alaba ditu.

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2015ean, Zilarrezko Hartza saria, Berlingo Nazioarteko Zinemaldiko zuzendari onenaren Urrezko Lehoiaren Sari Nagusia . Gdyniako Zinemaldia, Body/Cialo filmarengatik.[2][3]
  • 2016ko martxoaren 7an, Zinemako Sari Poloniarra Body/Cialo filmaren zuzendaritzarengatik.
  • 2016ko abenduan, Europako Zinemaren Saria Body/Cialo filmarekin, Ikusleen Saria kategorian.[4][5]
  • 2018an, Mug Irakaslea Epaimahaiaren Sari Nagusia 68. Berlingo Nazioarteko Jaialdian.[6]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Małgorzata Szumowska