MIRA (eraikina)
MIRA (jatorriz Folsom Bay Tower izendatua) 129 metro garai den etxeorratza da, 39 solairukoa, Spear Streeten eraikia, San Frantziskon (Kalifornia). Etxebizitzetarako eraiki zen.
MIRA (eraikina) | |
---|---|
Kokapena | |
Koordenatuak | 37°47′N 122°23′W / 37.79°N 122.39°W |
Jeanne Gang arkitektoak eta Studio Gang bere bulegoak egin zuten etxeorratzaren diseinu ondulatua.
2019ko abenduan, Curbed aldizkariak aurreko hamarkadako San Frantziskoko badiako eskualdeko 10 eraikin garrantzitsuenen zerrenda batean sartu zuen[1].
2018ko urrian, eraikinean salgai jarritako 392 etxebizitzetako lehen 32ak saldu ziren milioi bat dolar inguruko prezioetan. Goiko solairutekoak 3 milioiraino iritsi ziren[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Labong, Leilani Marie. (2019-12-02). «The Bay Area’s 10 most important buildings of the past decade» Curbed SF (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
- ↑ (Ingelesez) «Exclusive: Transbay condos kick off pre-sales starting under $1 million» www.bizjournals.com (San Francisco Business Times) (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).