MG Banda
(«MG Materia Gris» orritik birbideratua)
MG Banda 2006. urtean Igorren (Bizkaia) sortutako euskal musika taldea da, arratia bailara osoko musikariak biltzen dituen arren.
MG Banda | |
---|---|
Datuak | |
Ezizenak | MG, Materia Gris Banda |
Jatorria | Igorre |
Musika mota | Reggae, Ska |
Urteak | 2006 - |
Taldekideak | |
Zoro Biser Jon Iban Erika Iñigo | |
Lehengo taldekideak | |
Eder (ahotsa) Loiola (gitarra) Lander (tronpeta) Gorka (perkusioa) Peio (saxo baritonoa) Ander (saxo altoa) Gorka (saxo tenorra) Jon (tronboia) Endika (gitarra) | |
Informazio gehigarria | |
mgbanda.blogspot.com | |
![]() |
2010 urtean abesti pare bat grabatu zituzten "Arratia bailarako musikea!" diskorako. Bertan Arratiako bailarako beste lau talderekin (Larregi, Esti ta Olatz, Zaustu eta Jaik) batera agertzen dira. Urte bat beranduago, 2011 hasieran, 9 abestiz osatutako maketa atera zuten.
Taldekideak
aldatu- Zoro (baxua, ahotsa)
- Biser (bateria, ahotsa)
- Jon (gitarra)
- Iban (teklak)
- Erika (saxofoi tenorra, flauta)
- Iñigo (teknikaria)
Diskografia
aldatu- Arratia bailarako musikea! (2010, autoekoiztua)
- Materia Gris (2011, autoekoiztua) maketa
- MG II (2013, autoekoiztua)
- MG Banda (2015, autoekoiztua)
- Hamelin (2017, autoekoiztua)