Müritz Parke Nazionala

Müritz Parke Nazionala (alemanez: Müritz-Nationalpark) Alemania iparraldeko Mecklenburg-Aurrepomeranian dagoen Parke Nazionala da, Müritz lakuaren ekialdean kokatzen dena.

Müritz Parke Nazionala
Totholz in Müritz NP bei Serrahn.jpg
Kokalekua Möllenhagen (en) Itzuli, Schloen-Dratow (en) Itzuli, Kargow (en) Itzuli, Waren (Müritz), Klein Vielen, Ankershagen, Kratzeburg (en) Itzuli, Rechlin, Mirow, Neustrelitz, Userin (en) Itzuli, Wesenberg, Carpin (en) Itzuli, Grünow, Feldberger Seenlandschaft eta Wokuhl-Dabelow, Alemania
Koordenatuak 53° 26′ 11″ N, 12° 50′ 12″ E / 53.4364°N,12.8367°E / 53.4364; 12.8367Koordenatuak: 53° 26′ 11″ N, 12° 50′ 12″ E / 53.4364°N,12.8367°E / 53.4364; 12.8367
Müritz Parke Nazionala hemen kokatua: Alemania
Müritz Parke Nazionala
Müritz Parke Nazionala
Müritz Parke Nazionala (Alemania)
Azalera 32,2 km²
Izendapena Nationalpark (en) Itzuli
IUCNren babesa II. maila: parke nazional
Sorrera 90-10-01
Webgunea http://www.nationalpark-mueritz.de

GeografiaAldatu

Banaturik dauden bi eremuk osatzen dute Parke Nazionala. Alde batetik lakuaren ondoan dagoen Müritz parkea dago, bietan handiena dena, eta bestea, Neustrelitz herriaren ekialdean, Serrahn parkea.

Mila lakuen ezizena du inguruneak (benetan ehun inguru dira), eta lakuok Parke guztiaren %12a betetzen dute. Basoek estaltzen dute %65a eta gainerakoa zingira eta padurek osatzen dute.

Lakuen artean aipagarriak dira: Müritz lakua (handiena), Useriner See, Woblitzsee, Kabelicksee eta Priesterbäker See‎.

Fauna eta FloraAldatu

Oreinak ugari dira baina batez ere hegaztien pausalekua da. Hauen artean ohikoenak kurriloak, itsas arrano buztanzuria eta arrano arrantzalea dira. Beste batzuk aipatzekotan hona hemen txori zezena, lezkaria, bernagorria, kuliska zuria, amiamoko beltza, zertzeta, udako zertzeta eta txirri txikia.

Alemania iparraldeko basoko landareez gain ipurua aipagarria da parke honetan.

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu