Möðruvallabók (Codex Möðruvallensis bezala ezaguna ere bai edo AM 132 fol eskuizkribu) XIV. mendeko eskuizkribu islandiarra da. Vitelazko pergaminoetan idatzita dago eta zazpi marrazki ditu.

Möðruvallabók
Jatorria
Ezaugarriak
Materiala(k)vellum (en) Itzuli

Historia aldatu

Eskuizkribuaren jatorria Islandiako iparraldean bilatu behar da. Möðruvallabók izenaren erabilera, bestetik, XIX. mendetik dator; liburuaren jabea izan zen Magnús Björnsson-ek 1628ko maiatzaren 3ko datarekin, toki baten izena idatzi zuen, «í stóru baðstofunni á Möðruvöllum»; toki hori Islandiaren iparraldean dago, Hörgárdalur haranean, Munkaþverá monasteriotik eta Eyjafjörðurreko fiordotik gertu, gaur egun Möðruvellir izeneko baserria dagoen tokitan.[1]

XIV. mendean idatzita, saga hauetako asko partzialki gorde badira, bere osotasunean bakarrik Möðruvallabók liburuan jasota daude, Erdi Aroko saga islandiarren bilduma handiena eta garai horren literatura islandiarraren iturri nagusia da. 1684an lana Danimarkara heldu zen eta Arnamagnæan Institutuan jasoa izan zen. 1974an, zati danimarkarrak eta islandiarrak bereizita, bilduma Islandiara itzuli zen.

Bilduma aldatu

islandiar sagen bilduma bat da, jarraian azaltzen den hurrenkera berean:[2]

Erreferentziak aldatu

  1. https://handrit.is/is/manuscript/view/AM02-0132
  2. Jón Helgason, Handritaspjall, Mál og Menning, 1958, 59.or.

Bibliografia aldatu

  • Andrea de Leeuw van Weenen (ed.): Möðruvallabók, AM 132 Fol: Index and concordance, BRILL, 1987, ISBN 9004086196

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu