Egil Skallagrimsonen Saga

Egil Skallagrimsonen Saga, Egil Skallagrimson eskaldoa protagonista duen hitz lauean idatzitako eleberri bat da.

Egill Skallagrimsson Egilen Sagaren XVII. mendeko eskuizkribu batean.

Islandiar saga hau, Erdi Aroko eskandinaviar narratibaren maisu lanetako bat da. 1230 inguruan idatzi zuen Snorri Sturlusonek.

IstorioaAldatu

Skallagrim, Norvegian bizi den eta, bere anaia Thorolfen heriotzagatik, Harald I.a Norvegiakoa erregearekin etsaitzen dena. Arrazoi hau eta beste batzuengatik, Islandian babestea erabakitzen dute. Hala ere, familia hau eta erregearen arteko harremanek okerrera egiten dute, batez ere, bere bigarren seme Egilen harrokeriagatik. Bera, handia, beltzarana eta indartsua da, eta, Thorolf ez bezala, Egil ez da erregearen aldekoa, ezta kontrakoa ere. Haralden oinordeko den Erik I.a Norvegiakoaren aurka dago, eta honen jarletako batekin oinordetza lehiatzen du. Istorioak, Egil Skallagrimsonen heriotzatik haratago jarraitzen du.

Faun paganfolkeko taldeak, istorio honetan oinarritutako kantu bat idatzi zuen, "Egil Saga" izenekoa, talde honen "Licht" diskoan agertzen dena.


Kanpo estekakAldatu