Mórrígan

Heriotzarekin lotutako irlandar mitologiako pertsonaia eta jainkosa


Mórrígan (ingelesez ere The Morrigan) edo Morrígu Irlandako mitologiako jainkosa konplexu eta enigmatikoa da, hainbat alderdiri lotua, gerra, patua, subiranotasuna eta profezia barne.

Mórrígan
Irlandar mitologia
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaMórrígan
Sexuaemakumezkoa
Familia
AmaErnmas (en) Itzuli
Anai-arrebakÉriu (en) Itzuli, Macha (en) Itzuli, Badb (en) Itzuli, Banba (en) Itzuli eta Fódla (en) Itzuli

Askotan, irudi krudelaz eta gerrarako prest dagoen pertsonaia gisa irudikatzen da; batzuetan, borroka-eremuan bele gisa agertzen da, gudariak inspiratuz edo gatazken emaitza zein izango den esaten. Jakina da mugitzeko gaitasuna duela, animalia batzuen edo giza emakume baten forma bereganatuz, jendearekin eta beste jainko-jainkosekin elkarreraginean aritzeko[1][2].

Bere izena "Erregina handia" edo "behorren erregina" esan nahi duela ondorioztatu da.

Bere ahizpak, gerraren jainkosak Bodb eta Macha dira, eta hirukoteari "Mórrigna" esaten zaio batzuetan.

Samhain jaialdian garrantzitsua zen, urriaren 31n eta azaroaren 1ean, Dagda jainko gerlariarekin bat egiten zuenean, horrela, hurrengo urterako emankortasuna eta oparotasuna bermatzen zelako. Mórrígan leku nabarmena du Irlandako mitologian. Kondairetan, behin eta berriz huts egiten du CúChulainn heroia limurtzeko ahaleginetan. Horrelako ipuinetan, batez ere gatazkara bultzatzearekin, guduaren eragitearekin eta heriotzaren probokazioarekin lotzen da. Jainkosak itxura beldurgarria du, baina ugalkortasunarekin duen erakargarritasun sexuala ere badu. Hau da, heriotzarekin eta ugalkortasunarekin lotuta dago. Borroka-zelaian (bele moduan agertzen den lekua) suntsitzaile handia den[3].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Kabir, Syed Rafid. (2023-03-20). The Morrigan: Celtic Goddess of War and Fate | History Cooperative. (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
  2. (Ingelesez) Cartwright, Mark. (2021-02-09). «The Mórrigan» World history Ecyclopedia.
  3. (Gaztelaniaz) Cartwright, Mark. (2021-03-19). «El antiguo panteón celta» World history Ecyclopedia.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.