Lydia X. Z. Brown
Lydia X. Z. Brown (Washington, 1993) pertsona autisten eskubideen aldeko estatubatuar ekintzailea da.
Lydia X. Z. Brown | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Washington, 1993 (30/31 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Northeastern University School of Law (en) 2018ko maiatza) Juris Doctor (en) Georgetowngo Unibertsitatea 2015) : arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktibista, irakaslea, abokatua eta politikaria |
Enplegatzailea(k) | Georgetowngo Unibertsitatea Center for Democracy and Technology (en) American University (en) |
autistichoya.net, brownformaryland.com eta lydiaxzbrown.com | |
Bizitza
aldatuBrownen esanetan, aktibismoan asmorik gabe hasi zen[1]. Autismoari buruzko kontzientziaziorako erakunde batentzako 1200 dolar baino gehiago bildu ondoren, erakundearen adierazitako misioaren aurkako jokabidea aurkitu zuen eta dirua emaileei itzui zien. Horren ostean Autistic Self Advocacy Networkekin kolaboratzen hasi zen. 2010ean poliziak autismoari eta bestelako desgaitasunei buruz trebatzeko lege-proiektua proposatu zuen, eta proiektu hori onartzeko lobby egiten jarraitu du[2].
2011tik 2015eta Georgetown Unibertsitatean ikasi zuen eta Brown campuseko ikasle desgaituen defendatzailea izan zen[3]. Hiri osoko baliabideen gidaliburu bat idatzi zuen[4], desgaitasunaren inguruko inkestak egin zituen ikasleen gobernuko hautagaien artean[5][6], ikasle desgaituentzako txat bat sortu zuen Twitterren[7] eta pertsona desgaituen eskubideei buruzko hitzaldi eta antzezpen ziklo bat antolatu zuen, non Karen Nakamurak, Margaret Pricek, Leroy F. Moore Jr-ek, Kassiane Asasumasuk, Stephanie Kerschbaumek eta Shain M. Neumeierrek parte hartu zuten, besteak beste[8][9].
2012ko udazkenean, Brownek unibertsitate-komunitateko 20 kide baino gehiagoz osatutako plangintza-batzorde bat antolatu zuen campusean Desgaitasunen Kultur Zentro bat sortzearen alde egiteko[10]. Plangintza-batzordearen gomendioek, 2014ko #BeingDisabledAtGeorgetown (#BDGU[11]) lineako kanpainarekin batera, Desgaitasunaren Ikasketen Ikastaroen Klusterra ezartzean lagundu zuten 2015eko udazkenean[12].
2013an, Brownek Judge Rotenberg Centerren aurkako proiektu bat antolatu zuen. Zentro hori pertsona autisten jokabidea aldatzeko modu gisa estimulu desatseginak (hala nola, deskarga elektrikoa) erabiltzeagatik ezaguna da[13]. JRCrekin lotutako dokumentu eta bestelako baliabideen artxibo bizia mantentzen du bere webgunean[14]. 2020an, Brownek Elikagai eta Sendagaien Administrazioak Judge Rotenberg Centerren deskarga elektrikoko gailuak debekatzea onartu zuen eta esan zuen tortura metodo honetatik bizirik atera direnentzat konponketak egon behar zirela[15].
2015etik 2017ra Massachusettseko Garapen Desgaitasunen Kontseiluko presidentea izan zen[16].
Pertsona ez-bitarra da[1].
Lanak
aldatu- Beyond Diversity and Inclusion: Understanding and Addressing Ableism, Heterosexism, and Transmisia in the Legal Profession: Comment on Blanck, Hyseni, and Altunkol Wise's National Study of the Legal Profession (Shain Neumeierrekin batera, 2021)[17]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez) Callahan, Molly. «The autistic, non-binary, queer, law student fighting for disability justice» News @ Northeastern 2018-04-19 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Ingelesez) Segelbaum, Dani. «Student pushes bill on autism training» Milford Daily News 2016-02-09 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Ingelesez) Quallen, Matthew. «For Disabled Students, The Struggle Continues» The Hoya 2015-02-26 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Ingelesez) Welch, Caroline. «GUSA Tackles Accessibility» The Hoya 2013-09-06 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Ingelesez) Henry, Lacey. «Disability Survey Reveals Support From GUSA Candidates» The Hoya 2013-02-24 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Ingelesez) Gregory, Matt. «Candidates Surveyed on Disability for Second Year» The Hoya 2024-01-29 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Ingelesez) Monyak, Suzanne. «Strong Words From GU’s Disabled» The Hoya 2014-01-14 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Ingelesez) Allen, Charlotte. «Speaker Discusses Incarceration of Disabled People» The Hoya 2014-11-11 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Ingelesez) Wallender, Andrew. «Panel Talks Disability Rights» The Hoya 2014-10-31 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Ingelesez) Rouge, Dominique. «Brown’s proposal for establishment of Disability Cultural Center gains momentum» The Georgetown Voice 2015-03-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Ingelesez) Monyak, Suzanne. «Protest Thrives in Diverse Forms» The Hoya 2014-04-25 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Ingelesez) Larson, Matthew. «Disability Course Cluster Established» The Hoya 2015-10-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Ingelesez) «FDA meets on school electric shock device used on disabled students, warns of violations» Media dis&dat 2013-01-11 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Ingelesez) Brown, Lydia X. Z. «Bearing Witness, Demanding Freedom: Judge Rotenberg Center Living Archive» Lydia X. Z. Brown. Laboring for Disability Justice & Liberation (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Ingelesez) Adams, Heather. «After FDA bans Judge Rotenberg Center from using electric shock devices, advocates seek public apology, reparations» Masslive 2020-03-09 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Ingelesez) «Lydia X.Z. Brown» National Disability Mentoring Coalition (NDMC) (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Ingelesez) Neumeier, Shain A. M.; Brown, Lydia X. Z. (2021). «Beyond Diversity and Inclusion: Understanding and Addressing Ableism, Heterosexism, and Transmisia in the Legal Profession: Comment on Blanck, Hyseni, and Altunkol Wise's National Study of the Legal Profession» American Journal of Law & Medicine 47 (1): 76-87. (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).