Judge Rotenberg Center
Judge Rotenberg Center (JRC) (1994ra arte, Behavior Research Institute[1]) hezkuntza bereziko erakunde estatubatuarra da, 1971n sortu zena eta Canton herrian (Massachusetts) dagoena[2]. Haur zein heldu gazte desgaituen, batez ere autisten[3], portaera aldatzeko programan deskarga elektrikoko gailuak erabiltzeagatik ezaguna da. 2010ean, Nazio Batuen Erakundeak JRCk torturak erabiltzen zituela aitortu zuen[4].
Judge Rotenberg Center | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Judge Rotenberg Educational Center Inc. |
Izen laburra | Judge Rotenberg Center eta JRC |
Mota | eskola eta 501(c)(3) organization (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Sortzailea | Matthew Israel (en) |
webgune ofiziala |
Judge Rotenberg Centerrek portaera-analisi aplikatua (ABA terapia) erabiltzen du. Portaera aldatzeko programa abertsio-terapian oinarritzen da[5].
Langileei elkarren aurka txosten anonimoak aurkeztera gomendatzen zaie, eta debekatuta dago kasualitateko elkarrizketa egitea[6]. Ikasleen arteko komunikazioa ere mugatzen dute[7].
Sei ikasle prebenitu zitezkeen arrazoiengatik hil dira Judge Rotenberg Centerren 1971n sortu zenetik[8][7]:
- 1981ean, ikasle bat asfixiatuta hil zen[3];
- 1981eko uztailaren 18an, Danny Aswad, 14 urteko mutil autista, BRIn hil zen, oheari ahoz behera atxikita zegoela[9];
- 1985ean, Vincent Milletich, 22 urteko gizon autista, BRIn hil zen asfixiagatik[10][11];
- 1987an, Abigail Gibsonek, konbulsietako nahaste bat zuen 29 urteko emakumeak, bihotzekoa izan zuen bere gelan gauez, eta bi egun geroago hil zen Sturdy Memorial ospitalean[12];
- 1990ean, 19 urteko Linda Cornelison, adimen-urritasuna zuena, urdail-hesteetako zulaketarekin lotutako konplikazioengatik hil zen[13][7];
- 1998an, 16 urteko Silverio Gonzalez, 11 hilabete JRCn eman zituena, autobusetik salto eginez askatzeko saiakera egin zuen. Buruko zauri baten ondorioz hil zen[14].
2006an, zentroko 17 psikologoetatik 14k, psikologia zuzendariak barne, lizentziarik ez zutela jakin zen[15].
Zentroak lobby egiten dio gobernuari, mehatxatuko luketen legeak onartu ezin dezan. 2010ean, 100.000 dolar baino gehiago gastatu zituen deskarga elektrikojo gailuak erabiltzea debekatuko zuen lege-proposamenari aurka egiteko[16][7]. 2011n, milioi dolar baino gehiago gastatu zituen lobby egiteko[17].
Giza eskubideen aldeko hainbat ekintzaile erakundea ixtera behartu nahian dabiltza. Zentroaren aurka dauden erakundeen artean daude, besteak beste, Autistic Self Advocacy Network, Disability Rights International eta Community Alliance for the Ethical Treatment of Youth. JRCren aurka egin duten aktibista aipagarrien artean Ari Ne'eman, Shain Neumeier eta Lydia X. Z. Brown daude[7][8][18][19][20][21].
Erakundean erabiltzen den deskarga elektrikoko gailua dezelerazio elektroniko graduatua (GED) da. Matthew Israelek asmatu zuen, erakundearen sortzaileak[22]. Elikagai eta Sendagaien Administrazioak 2020an GEDren debekua formalizatu zuen bitartean, gailu hau erabiltzen jarraitu ziren COVID-19 pandemiaren garaian[23]. Guraso batzuek beren tokiko eskola barrutien aurkako auziak aurkeztu eta irabazi dituzte euren seme-alabak JRCn matrikulatzeagatik[24].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Summers, John. «The Shocking School» Boston Review 2021-12-22 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ (Ingelesez) Goldstein, Joseph. «Sabrina’s Parents Love Her. But the Meltdowns Are Too Much» The New York Times 2022-06-01 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ a b (Ingelesez) Wharton, David. «After a Troubled Past, Autistic Home Reopens» Los Angeles Times 1986-08-14 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ (Ingelesez) «Torture not Treatment: Electric Shock and Long-Term Restraint in the United States on Children and Adults with Disabilities at the Judge Rotenberg Center» Disability Rights International jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-01-08) (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ (Ingelesez) Gever, John. «FDA Bans 'Aversive' Shock Treatment» Medpage Today 2020-03-04 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ (Ingelesez) Gonnerman, Jennifer. «31 Shocks Later» New York 2012-08-31 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ a b c d e (Ingelesez) Gonnerman, Jennifer. «The School of Shock» Mother Jones 2007-08-20 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ a b (Ingelesez) Brown, Lydia X. Z. (2014). «The Crisis of Disability Is Violence: Ableism, Torture, and Murder» Tikkun (Duke University Press) 29 (4): 31-32. ISSN 0887-9982..
- ↑ (Ingelesez) Nisbet, Jan. (2021). Pain and Shock in America: Politics, Advocacy, and the Controversial Treatment of People with Disabilities. Brandeis University Press, 60 or..
- ↑ (Ingelesez) Dietz, Jean. «New disclosures on autism center» The Boston Globe: 17, 20. 1985-09-11 (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
- ↑ (Ingelesez) «Negligence is cited in death» The New York Times 1987-01-08 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ (Ingelesez) King, John. «Second Student Dies At Disputed School For Autism Sufferers» The New York Times 1987-06-27 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ (Ingelesez) Davies, Quentin. «“Prisoners of the Apparatus”: The Judge Rotenberg Center» Autistic Self Advocacy Network 2014-08-09 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ (Ingelesez) «Teen dies after fall from school bus» South Coast Today 1998-05-07 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ (Ingelesez) Kix, Paul. «The Shocking Truth» Boston 2008-06-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ (Ingelesez) Pilkington, Ed. «Shock tactics: Treatment or torture?» The Guardian 2011-03-12 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ (Ingelesez) Slack, Donovan. «School lobbied to stop electric shock ban» Boston.com 2011-02-28 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ (Ingelesez) «UN Calls Shock Treatment at Mass. School 'Torture'» ABC News 2010-06-30 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ (Ingelesez) «ASAN Testimony to the Neurological Devices Panel of the Medical Devices Advisory Committee of the FDA» Autistic Self Advocacy Network 2014-04-24 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ (Ingelesez) Smith, S. E. «Activists Tell FDA Head: Ban Electric Shocks on People With Autism» Rewire News Group 2018-03-06 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ (Ingelesez) Adams, Heather. «Advocates hope FDA will ban electric shock devices used at Judge Rotenberg Center in Canton» Mass Live 2016-07-22 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ (Ingelesez) Pilkington, Ed. «US bans shock ‘treatment’ on children with special needs at Boston-area school» The Guardian 2020-03-05 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ (Ingelesez) Flammia, Michael. «Notice Of Filing Of Administrative Stay» Autistic Hoya 2020-03-27 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ (Ingelesez) Wen, Patricia. «Center hasn't challenged aversion therapy rules» Boston Globe 2012-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Webgune ofiziala