Luzio Tarkinio Kolatino

Luzio Tarkinio Kolatino (latinez: Lucius Tarquinius Collatinus), Antzinako Erromako pertsonaia bat da, Tarkinio Superbo erregea kanporatu eta Erromatar Errepublika sortu ondoren, aukeratutako lehen bi kontsuletako bat izan zelako ezaguna.

Luzio Tarkinio Kolatino
Tarquinius-Collatinus.jpg
Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna
Erromako kontsula

K.a. 509 - K.a. 509
Bizitza
Jaiotza ezezaguna, ?
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza ezezaguna, ? ( urte)
Familia
Aita Tarquinius Collatinus
Ama ezezaguna
Ezkontidea(k) Lukrezia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak Ancient Roman politician (en) Itzuli eta Ancient Roman Military Personnel (en) Itzuli

Erromatar tradizioaren arabera, Egerioren semea zen, hau, aldi berean, Arunsen semea zena, Tarkinio Priskoren anaia zena. Tarkinio Priskok Collatia herria hartu zuenean, Egerio, tokia gobernatzeko legatua izan zen, eta bere semea ere han bizi zen, eta, ondorioz, Kolatino ezizena zuen.

Lukreziarekin ezkondua egon zen, eta hain izan zen handia honek, bere lehengusu Sexto Tarkiniogandik jasan zuen bortizkeria, Tarkinio Superbo kanporatzera eta Erromatar Errepublika sortzera eraman zuela, K.a. 509an.

Luzio Tarkinio Kolatino eta Junio Bruto izan ziren Errepublikako lehen bi kontsulak, baina, jendeak, Tarkiniotar gorrotatuen gobernurik jasaten ez zuenez, Junio Brutok, Kolatino konbentzitu zuen bere kargua utzi eta Erromatik aldegin zezan. Bere ondasun guztiekin erretiratu zen Laviniora, eta, bere ordez, Publio Valerio Publikola aukeratua izan zen kontsul bezala.


Aurrekoa
Ez zen titulurik existitzen
Erromatar kontsula Junio Brutorekin
K.a. 509
Ondorengoa
Publio Valerio Publikola eta Junio Bruto