Lutskeko gudua Lehen Mundu Gerrako Ekialdeko Frontean gertatu zen, 1916ko ekainaren 4tik 6ra. Lutskeko gertakizunak Brusilov ofentsibaren lehenengo erasoak errepresentatzen dute, ofentsibari izena eman zion Alexei Brusilov jeneralaren zuzendaritzaren menpe. Errusiar 8. Armadak Lutskeko hiriaren inguruan frontearen apurketa erabakigarria lortu zuen, austriar IV. Armadaren aurka.

Lutskeko gudua
Lehen Mundu Gerra
Ekialdeko Frontea Lehen Mundu Gerran
Ekialdeko frontearen eboluzioa Brusilov Ofentsiban zehar
Data1916ko ekainak 4 - 6
LekuaErrusia Lutsk
EmaitzaErrusiar garaipena
Gudulariak
Errusiar Inperioa Errusiar Inperioa Austria-Hungariako Inperioa Austria-Hungaria
Buruzagiak
Errusiar Inperioa Aleksei Brusilov Austria-Hungariako Inperioa Josef Ferdinand artxidukea
Indarra
Errusiar Inperioa 8. Armada Austria-Hungariako Inperioa IV. Armada
Galerak
Baxuak 130.000 inguru (hil edo zauritu)

Gudua aldatu

Ekainaren 4ko gauean Alexei Kaledin jeneralak artilleria bonbardaketa ikaragarria agindu zuen Josef Ferdinand artxidukearen austro-hungariar posizioen aurka. Gauean zehar eta goizera arte artilleria errusiarrak zuloak egin zituen alanbrezko babes eta lubakietan. Zulo hauetan zehar infanteria azkar sartu egin zen eta Olyka inguruan ustekabeko erasoa egin zuten.[1]

Errusiarren erasoaren erabateko harridurak austriar asko denbora motz batean preso hartzea eragin zuen.[2] Unitate oso batzuk erresistentziarik gabe errenditu ziren, beste batzuk izututa ihesi zihoazen bitartean. Kontraeraso batek lehen lubaki lerroa segurtatu zuen labur, baina infanteria errusiarraren kopuru ikaragarriak erasoa jarraitu eta bigarren eta hirugarren defentsa lerroak hartu zituen.[1]

Egun gutxitan austriarrek 130.000 soldadu inguru galdu zituzten. Porrotak iskanbila handia eragin zuen eta Alemaniako Estatu Nagusiak Josef Frantzisko artxidukearen kaleratzea lortu zuen handik gutxira. Errusiarren arrakastaren ondorioz, Austriak Italiako erasoak geldiarazi zituen eta Errumania gerran sartzera konbentzitu zuen. Brusilove ofentsibak arrakastatsua izaten jarraituko zuen 1916ko irailaren amaierara arte.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Dowling, Timothy C.. (2008). The Brusilov offensive. Indiana University Press ISBN 978-0-253-35130-2. PMC 177009190. (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).
  2. a b «First World War.com - Battles - The Battle of Lutsk, 1916» www.firstworldwar.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-07).

Kanpo estekak aldatu