Lurrikara (antzezlana)

Lurrikara Antonio Maria Labaien idazle tolosarraren antzezlana da. Guatemalan, 1955ean, Euzko Gogoa aldizkarian argitaratu zen, "Ibarbia"ren izengoitiaz. Bertan Espainiako Gerra Zibilaren gaia jaso zuen. Gertaerak Gipuzkoan, moja-konbentu batean, 1936ko matxinada eta guda hasieran ematen dira. Idoia Gereñuk historia-antzezlana bezala definitu du.

Lurrikara
Datuak
Idazlea (1955)
Argitaratze-data1955
GeneroaAntzerkia
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak23

Pertsonaiak

aldatu
  • Aitzindari Ama: Konbentuko buru eta agintari nagusia.
  • Zuzendari ama: Nagusi ordekoa.
  • Gurutze ahizpa: Moja gazte, sartu berria.
  • Atezai Ahizpa: Moja adiñez aurreratua.
  • D. Martin: Kapellau jauna. Apaiz gaztea.
  • Paxkual: Konbentuko sakristau ta morroi zaharra.
  • Gotzon: Langillea, giza seme gaztea, etxe barruko antolamenak egiten dituena.
  • Izaskun: Gurutzeren ahizpa.
  • Gudari: Burutakoa.
  • Gorri: Burutakoa.
  • Rekete: Izarduna.
  • Palanje: Izarduna.
  • Moja, gudari-mutil, gorri eta mairu soldaduak.

Argumentua

aldatu

Gerra Zibila izan da gizarteari eragin dion lurrikara. Antzezlana lau ekitaldietan antolatuta dago. Herrian gorriak sartu dira eta komentuan mojak oso urduri daude zeren eta Espainian egindako astakeriak entzun baitituzte. Egun batzuetan komentutik alde egitea erabakitzen dute horretarako abertzaleen laguntza izanik. Gorriek komentu hartzen dute baina ez da ezer gertatzen. Geroago, falangitek eta karlistek herria hartzen dute eta mojak komentzura itzultzen dira; komentuan poza eta lasaitasuna nabariak dira. Herriko abertzaleek ihes egin behar izan dute, bestetik. Gotzon eta Izaskun, baina, komentuan ezkutatu dira. Biak, Don Martinekin batera, frankistek atxilotuko dituzte. Gizonak fusilatuak izango dira baina, aurretik, Don Martinek Gotzon eta Izaskun ezkontzen ditu.

Idazlea idazteko garaian hark bizi izandako gertaerez oinarritu zen. Antzezlanean aipatzen diren datu asko errealitatetik hartutakoak izan ziren.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. .

Bibliografia

aldatu
  • Jose Angel Ascunce:Escena y literatura dramática del exilio republicano de 1939 en Centroamérica. Sevilla: Renacimiento, 2015, 113-114 or.
  • Idoia Gereñu: "Gure antzerki idatzia 1936ko erbestealdian", 1936ko euskal erbestealdiko antzerkia. Donostia:Hamaika Bide Elkartea, 2012, 414-417 or.

Kanpo estekak

aldatu