Lurmutur Hiriko lehortea

XXI. mendean Hego Afrikan gertatutako idorte handia

2015ean, Hegoafrikako Lurmutur Mendebaldea probintzian lehorte larri bat hasi zen, eta hiriburuan, Lurmutur Hirian, eragin handia izan zuen. Lurmutur Hiriko presa nagusi guztien ur erreserbek behera egin zuten eta 2015etik aurrera, egoera oso larritzat hartu zen.

Lurmutur Hiriko lehortea
Motawater crisis (en) Itzuli
Denbora-tarte2017ko maiatzaren 23a - 
KokalekuLurmutur Mendebaldea
KausaLehorte
Lurmutur Hiriko mendebaldeko sei presa nagusietan dagoen ur kopuruaren grafikoa 2013ko ekainetik 2018ko urtarrilera. Grafikoan ikus daiteke Lurmutur Hirian urte horietan egon zen lehortea eta maiatzerako espero zuten idorte itzela.

2018 hasieran, apirilerako ur mailak egoera kritikoraino behera egingo zuela aurreikusiz, "Zero Eguna"-ri aurre egiteko neurriak aurkeztu zituen hiriak. Ur erreserbek mugaraino behera eginez gero, hiriko ur hornidura sistema ia guztiz itxi beharko zatekeen: horrek Lurmutur Hiria urik gabeko lehen hiri handia bihurtuko zukeen.

Beraz, populazioari ur murrizketa zorrotzak ezarri zitzaizkion.[1] Biztanle guztiek ura neurtzeko gailu zehatzak erabili behar zituzten eta bizilagun bakoitzeko ur litro kopuru mugatu jakin bat ezarri zen eta, gaindituz gero, isun handiak.

Neurri horiei eta ur hornidura handitzeari esker, 2018ko martxorako hiriak erdira jaitsi zuen eguneroko ur kontsumoa. Jokabide horrek eta egindako euri guztiak urtegien maila % 43raino igo zuen 2018ko ekainean eta, horrela, Lurmutur Hiriak iragarri zuen 2019an ez zela "Zero Eguna" iritsiko.[2]

Testuingurua

aldatu

Lurmutur Mendebaldea probintziak klima mediterraneoa du, uda epel eta idorra eta negu euritsua. Western Cape Water Supply System (Lurmutur Mendebaldeko Ur Hornidura Sistema) erakundeak ura hiriaren inguruko mendi guneetan daude sei urtegi nagusitatik jasotzen du: [3] nehuan batez ere egiten duen euriaz betetzen dira, maiatzetik abuzturako tartean, garairik hotzena da eta euritsuena. Aldiz, abuztutik otsailera bitarteko uda garaian urtegien mailak behera egiten du, denboraldi horretan uraren erabilerak gora egiten du hirian eta nekazaritzako eremuan.

1995ean 2,4 milioi pertsona bizi ziren Lurmutur Hirian; 2018an, 4,3 milioi; beraz, 23 urtean biztanleria izugarri hazi da, % 79an gora egin du baina, tarte berean, urtegietako ur biltegia % 15 soilik hazi da[4]. 2016-2017an, hiriko ur ornidura osoaren % 64,5 bizitoki formaletan erabili zen eta, %3,6 bizitoki informaletan.

Kausak

aldatu

Asko eztabaidatu da Lurmutur Hiriak bizi duen ur eskasiaren arrazoiei buruz. Ukaezina da lehortea bera faktore garrantzitsua izan dela, baina lehortearen larritasun maila zalantzan jarri izan da. Uste da lehorteak eragindako ur eskasia beste hainbat faktoreren eraginez areagotu dela: biztanleriaren igoera, erregistratu gabeko nezkaritza guneen ureztatzea, espezie inbaditzaileak eta uraren erabileraren planifikazio eskasa.

Lurmutur Hiriak duen arazo nagusietakoa da haren ur sistemak orain dela urte batzuk zuen klimarako eraikita daudela. Aldaketa klimatikoaren ondorioz, ingurune horretako euri patroiak aldatu dira, gaur egun ur emaria ez da lehen bezain orekatua eta ur galera orain dela urte batzuk aurreikusitakoa baino azkarrago gertatzen da.

Ur gabeziaren beste arrazoi nagusietako bat nezkaritzarako erabilpena da. 2016an Lurmutur Hiriak 30 milioi litro ardo esportatu zituen Europa eta Ameriketako Estatu Batuetara. Ardo litro bakoitza egin ahal izateko, 176 eta 358,4 litro ur artean erabiltzen dira. Horretaz gain, hiriak gutxi gorabehera 231.000 tonelada zitriko esportatu zituen 2017an, horrek esan nahi du zeharkako modu batean 7.925 milioi litro ur gehiago esportatu zirela[5].

Ondorioak

aldatu

Ur gabeziari erantzuteko, nekazariek % 50 murriztu zuten haren erabilera; horrek eragin handia izan zuen, herrialdean 37.000 lanpostu galdu baitziren: 50.000 pertsona inguru pobrezia egoeran geratu ziren, lanpostu galera eta elikagaien salneurrian izandako inflazioaren ondorioz[6].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Soler Crespo, David. (2018-02-12). «Ciudad del Cabo, la agonía de quedarse sin agua» El País - Planeta Futuro (Noiz kontsultatua: 2018-04-03).
  2. (Ingelesez) «Chamber delighted by Day-Zero's death | Cape Messenger» www.capemessenger.co.za (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Ingelesez) «Awaiting Day Zero: Cape Town Faces an Uncertain Water Future - Yale E360» e360.yale.edu (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).
  4. (Ingelesez) Bohatch, By Trevor. (2017-05-16). «What’s causing Cape Town’s water crisis?» GroundUp News (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).
  5. From Not Enough to Too Much, the World’s Water Crisis Explained. 2018-03-22 (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).
  6. (Ingelesez) «Cape Of Storms To Come» features.dailymaverick.co.za (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).

Kanpo estekak

aldatu