Lur (izena)
emakumezko izena
Datuak | ||
---|---|---|
Sexua | Emakumezkoa | |
Esanahia | Lurra | |
Jatorrizko eskualdea | ![]() |
Lur euskarazko emakumezko pertsona izena da. Lurra aldaera ere aipatzen du Euskaltzaindiaren datu-base onomastikoak, baina Lur hobesten[1]. Izen arruntean oinarritutako beste izen batzuk epizeno izendatu zituen arren Euskaltzaindiak 2019an (hala nola Haize edo Euri[2][3]), Lur emakumezko izenen zerrendan geratu zen printzipioz. Hala ere, Lur izeneko gizonezkoak badira Euskal Herrian izen epizenoen auzia argitu baino lehen izen hori darabiltenak[4].
MitologiaAldatu
Izenaren oinarri mitologikoak azpimarratzen ditu Euskaltzaindiak[1]:
« | Lurra, izaki eta gizaki ororen bizilekua, Ilargiaren eta Eguzkiaren ama da. Europa osoan hartu izan da jainkotzat, bizi iturria baita. Gure arteko Mari, esaterako, Lurraren irudikatzea dateke. | » |
Lur izena duten pertsona ezagunakAldatu
Izen-abizenak | Jarduera | Jaiolekua | jaiotza data | heriotza data |
---|---|---|---|---|
Lur Florido | txirrindulari | Bilbo | 2003-06-20 | |
Lur Gallastegi | itzultzaile katedradun idazle |
Bilbo | 1983 |
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b «Lur - Pertsona-izenak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-25).
- ↑ «Euri - Pertsona-izenak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-25).
- ↑ Euskaltzaindia, Euskara Ehuntzen. «Irizpideak ulertzeko eta hedatzeko tresnak, denen eskura» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-25).
- ↑ «Lur Ibargutxi - Interneten adituak — CodeSyntax» www.codesyntax.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-25).