Ireki menu nagusia

Lupuzuriko Kaskoa/Bustarkomendi

Euskal Herriko mendia

Lupuzuriko Kaskoa, Bustarkomendi ere deitua, Nafarroako erdialdeko Pirinioetan dagoen mendi bat da. Lindus mendilerroa osatzen duten hiru mendietako bat da. Bere garaiera, 1209 metrokoa da. Garaieran, mendilerro honetako bigarrena da.

Lupuzuriko Kaskoa/Bustarkomendi
Datu orokorrak
Garaiera 1.209 m
Geografia
Koordenatuak 43° 01′ 16″ N, 1° 22′ 31″ W / 43.02121944°N,1.37525556°W / 43.02121944; -1.37525556Koordenatuak: 43° 01′ 16″ N, 1° 22′ 31″ W / 43.02121944°N,1.37525556°W / 43.02121944; -1.37525556
Herrialdea Euskal Herria
Mendikatea Lindus mendilerroa
Herrialdea Espainia
Lurraldea Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Auritz/Ibañeta
Mendikat Mendikat

IrispideakAldatu

AuritzetikAldatu

888 metrora dagoen Auritzetik, bide bat hartzen da, lehenik mendebaldera eta gero iparraldera, 917 metrora dagoen Orreagara doana. Xurdingana izeneko labarraren sarrerara heltzean, ezkerralderantz desbideratu behar da, Aldudeko bidea delakotik 1105 metrora dagoen Atallozti lepora igotzeko, mendilerro honetako mendirik garaiena den Lindus menditik hegoaldera dagoen lepoa. Ezkerretik jarraitu behar da, 1153 metroko garaiera duen lehen muinoa bere hegoaldeko aurpegitik inguratuz, lepo berri batetara iritsiz, Uztarketako lepoa izena duena, 1112 metroko garaieran. Bideak, Lupuzuriko Kaskoa mendiaren hegoaldeko tontorretik jarraitzen du, beste lepo batetarantz, oraingo honetan, Bi Zubien lepoa izenekoa, 1143 metrora. Bi pasabide hauen artean, edozein aukera daiteke zuzenean Lupuzuriko Kaskoaren hegoaldeko tontor garbi eta belartsura igotzeko. 1189 metroko garaierara jaitsiera labur baten ondoren, 1209 metrora dagoen tontorrera igotzen da.

IbañetatikAldatu

1057 metrora dagoen Ibañetako mendatetik, asfaltaturiko bide batek, 1283 metroko garaiera duen Girizu mendia inguratzen du eta 1169 metroko garaieran dagoen Lindus mendilerroan amaitzen da. Hegoalderantz jaisten da, Atallozti leporantz, 1105 metroko garaieran, non aurreko ibilbidearekin lotzen den.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa