Lumbreras Errioxako udalerria da, 2005ean 134 biztanle zituena. Errioxako elkargoaren hegoaldean dago, Soriako probintziarekin mugan. Udalerria Cebollera mendilerroko natur parkean dago.

Lumbreras
Errioxako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
AlkateaNorberto Martínez Ceniceros
Izen ofizialaLumbreras
Posta kodea26126
INEk ezarritako kodea26091
HerriburuaLumbreras
Geografia
Koordenatuak42°06′18″N 2°37′26″W / 42.105°N 2.6238888888889°W / 42.105; -2.6238888888889
Map
Azalera142,92 km²
Altuera1.182 m
MugakideakVilloslada de Cameros, Villanueva de Cameros, Gallinero de Cameros, Laguna de Cameros, Villar del Río, Santa Cruz de Yanguas, La Póveda de Soria eta Sotillo del Rincón
Demografia
Biztanleria145 (2023)
1 (2022)
alt_left 49 (%33,8) (%72,4) 105 alt_right
Dentsitatea1 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaLO
aytolumbreras.org

Udalerri honetan hiru herri daude: Lumbreras de Cameros, udalerriko burua, San Andres eta El Horcajo. Gainera, lehen biek Pajares herri zaharreko biztanleak hartzen dituzte. Herri hori bota zuten izen bereko urtegia egiteko.

San Andrés de Cameros-en aurkitu zen eusko-akitanierazko antroponimo bat erromatar garaiko idazkun batean: Agirsar[1]. Soriako eusko-akitanierazko idazkunekin lotuta dagoela uste da[2].

Biztanleriaren bilakaera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Rubio Martínez, Juan Carlos. (1997). «Una estela funeraria romana en San Andrés de Cameros, La Rioja. Estudio preliminar» Faventia 19/1: 55-63..
  2. (Gaztelaniaz) Aznar Martínez, Eduardo. (2011). El euskera en La Rioja. Primeros testimonios. Pamiela.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Errioxako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.