Luis Mari Ormaetxea

Luis Mari Ormaetxea Santsiñena (Usurbil, Gipuzkoa, 1970eko otsailaren 1a) euskal herritar ekintzaile soziala eta politikaria da, ikasketaz eta lanbidez ingeniaria.

Luis Mari Ormaetxea
Bizitza
Jaiotza Usurbil1970eko otsailaren 1a (51 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta ingeniaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alkartasuna
Hamaikabat

1990eko hamarkadan KEM-MOC mugimendu antimilitaristaren kide izan zen eta intsumiso izateagatik espetxe zigorra jasan zuen.

Ibilbide politikoari 1995 urtean ekin zion Usurbilgo alkatetzara bere burua aurkeztuz Eusko Alkartasuna alderdiaren eskutik. Usurbilgo alkatea 2003-2007 bitartean izan zen. 2005-2011 bitartean Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea izan zen alderdi beraren eskutik. 2007-2011 bitartean Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariordea izan zen. 2009 urtean Eusko Alkartasunaren baitan izandako zatiketan Hamaikabat alderdiarekin egin zuen bat. 2011-2015 bitartean Usurbilgo zinegotzia izan zen Hamaikabat alderdiaren eskutik.

Hor amaitu zuen 20 urteren burun Usurbilen izandako ibilbide politikoa; 1995 urtean Usurbilgo zinegotzi izanez hasitakoa.

2019. urtean, Espainiako hateskunde orokorretan, senatarigai aurkeztu zen Aulki Zuriak - Escaños en Blanco alderdiaren zerrendetan.


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.