Luis Ezeiza ikastetxea

Luis Ezeiza eskola Eskoriatzan dagoen lehen hezkuntzako bi eskoletako bat da.

Eraikuntza aldatu

Luis Ezeiza eskolaren eraikuntza, Luis Ezeizak bultzatu zuen, alkate izan zen garaian, 1965 eta 1966 bitartean, baina ez zen 1970 arte eraikitzen amaitu.

Eraikinak aldatu

Luis Ezeiza ikastetxea, Eskoriatzan, bi eraikinek osatzen dute, elkarren arteko distantzia, 20 metrokoa delarik. Gainera, eraikin nagusiak parean duen Udal pilotalekua, Heziketa fisikoko eskoletarako ere erabiltzen da. Eskoriatzako bi eraikin hauetaz gain, Gatzagan ere badu beste bat, Haur hezkuntzakoa, 2000tik. Udal liburutegia ere erabiltzen da.

Heziketa sistema aldatu

1970 eta 1995 bitartean, O.H.O.ko hezkuntza eman zen. Azken urte horretan, heziketa sistemaren aldaketa zela eta, Haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako ikasketak ematen hasi zelarik.

Bertan, D eredua eskaintzen da.

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa