Luftslottet som sprängdes (filma)
Luftslottet som sprängdes (euskaraz Amildu zen Aireko Gaztelua) 2009ko Daniel Alfredson suediar zinema zuzendariak zuzendutako drama thriller film bat da. 2007ko Stieg Larsson suediar kazetari eta idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago, eta Millennium saileko filmeetako bat da.
Berez, Män som hatar kvinnor (2009, Emakumeak gorrotatzen zituzten gizonak) eta Flickan som lekte med elde (2009, Suarekin jolastu zuen neskatoa) filmeekin batera trilogia bat osatzen du.
Argumentua
aldatuLisbeth Salanderrek (Noomi Rapace) bera bizirik lurperatzeko saiakerari bizirautea lortu du baina bere arazoak akitzetik urruti daude. Hilketa hirukoitza egitea leporatzen diote, eta indar boteretsuek behin betiko isilarazten saiatuko dira. Biartean, Michael Blomkvist kazetariak (Michael Nyqvist) haren iragan ilunean ikertu eta berehala bere arrastoak topatuko ditu.
Aktoreak
aldatu- Noomi Rapace: Lisbeth Salander
- Tehilla Blad: Lisbeth Salander gaztea
- Michael Nyqvist: Mikael Blomkvist
- Lena Endre: Erika Berger, Millennium aldizkariko argitaletxea
- Annika Hallin: Annika Giannini, abokatua eta Mikael Blomkvisten arreba
- Sofia Ledarp: Malin Eriksson
- Jacob Ericksson: Christer Malm, Millennium aldizkariko argazkilaria
- Georgi Staykov: Alexander Zalachenko ("Zala")
- Aksel Morisse: Jonasson doktorea
- Niklas Hjulström: Ekström fiskala
- Micke Spreitz: Ronald Niedermann
- Anders Ahlbom: Peter Teleborian doktorea
- Hans Alfredson: Evert Gullberg, "The Section" ataleko burua
- Lennart Hjulström: Fredrik Clinton, "The Section" ataleko burua Gullbergen ondoren
- Carl-Åke Eriksson: Bertil Janeryd
- Per Oscarsson: Holger Palmgren
- Michalis Koutsogiannakis: Dragan
- Mirja Turestedt: Monica Figuerola
- Johan Kylén: Jan Bublanski inspektorea
Kanpo estekak
aldatu- Luftslottet som sprängdes filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)