Luardo dorretxea

eraikitako euskal ondare nabaria Mutrikun

Luardo dorretxea Gipuzkoako Mutriku udalerrian dagoen dorretxe bat da eta Mutrikuko Alde Zaharreko Barren-kalen dago. Ondasun kultural kalifikazioa du.[1]

Luardo dorretxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Mutrikuko hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaMutriku
Koordenatuak43°18′24″N 2°23′09″W / 43.3068°N 2.38596°W / 43.3068; -2.38596
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXVI. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea26

Beharbada testu zaharretan Barren-kaleko dorrea bezala aipatzen dena Erdi Aroko dorretxe hau izan liteke. Gotiko estiloko ezaugarriak ditu, arkitektura elementu nabarmenenak honako hauek ditu: leiho bikiak, puntu erdiko arkudun bi arte, arku zorrotza duen ate bat eta ezkerreko fatxadako eskailera.

Laukizuzen itxurako oinplanoa du dorretxeak eta, beheko solairuaz gain, beste hiru altuera dauzka. Hormen gainean bi isurialdeko teilatuta dago. Horren gailurra fatxada nagusiarekiko perpendikularra da. Beheko solairuan, dobelaz inguratutako hareharrizko arku ojibala dago. Horrez gain, oraintsu egindako bi leiho daude. Lehenengo solairuan, fatxada guztia zeharkatzen duen molduraren gainean, erdi puntuko lau leiho germinatu daude. Goiko solairuan, hiru bao berri daude, dintelduak dira, erlaitza dute, baita teilatu-hegala ere. Horien gainean, azken solairuan, txikiagoak diren leiho sinpleek osatzen dute fatxada. Fatxada bukatzeko, oso hegaldua den zurezko teilatu-hegala ageri da, zurezko jabaloi bidez modiloien gainean. Eskuineko fatxada harlangaitz eta adreiluz egina dago, harlanduak, berriz, zati nobleetan erabili dira:eskantzuetan eta guneen inguruetan. Beheko solairua da aipagarriena. Hor, dobelaz inguratuta dagoen eta hareharrizkoa den erdi puntuko sarbidea dago. Horrez gain, erdi puntuko bi leiho germinatu daude. Lehenengo solairuan, teilatu-hegal eta erlaitza duen bao dinteldua ageri da. Bao horrek beste fatxadakoen proportzioak eta ezaugarriak mantentzen ditu [2].

Gaur egun, euskararekin erlazionatutako elkarteen egoitza da Luardo etxea (euskararen etxea). Besteak beste: Mutrikuko Bertso Eskola, Habe euskaltegia eta Kalaputxi herri aldizkaria.

Erreferentziak aldatu

  1. Eusko Jaurlaritza. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. (Noiz kontsultatua: 2017-09-17).
  2. Eusko Jaurlaritza. Ondarea. (Noiz kontsultatua: 2017-09-21).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu