Love Life (filma)
Love Life (japonieraz: ラブ ライフ Rabu raifu ) 2022ko Kōji Fukada japoniar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Love Life (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2022 |
Izenburua | ラブライフ eta LOVE LIFE |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera |
Jatorrizko herrialdea | Japonia eta Frantzia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Kōji Fukada (en) |
Gidoigilea(k) | Kōji Fukada (en) |
Antzezlea(k) | |
Fumino Kimura (en) (Garrantzizko pertsonaia) Kento Nagayama (en) Hirona Yamazaki (en) Tomorô Taguchi (en) Misuzu Kanno (en) Mito Natsume (en) Win Morisaki (en) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Nagoya Broadcasting Network (en) |
Historia | |
Erakusketak | JAPANNUAL 2023 (en) |
lovelife-movie.com… | |
|
Sinopsia aldatu
Keita semearekin eta Jiro senarrarekin bizi da Taeko, apartamentu txiki batean. 8 urteko Keita haurra Othello mahai jokoaren txapeldun nazionala da, eta amarekin keinu hizkuntzan hitz egiten du, haien arteko hizkuntza sekretua izango balitz bezala. Izan ere, Keita Taekoren senar ohiaren —Park— semea da, haurra txikia zenean abandonatu zituen gizon gorra.[1]
Jiroren historia sentimentala ere ez da erraza: urte luzez Yamazakiren bikotekidea izan ondoren, seme txiki bat zuen Taekorekin elkartu zen, eta gizonaren gurasoek emandako etxean hasi dira bizitzen, haien zoritxarrez.[1]
Jiroren aitaren 65. urtebetetze festa ospatzen ari dira, koloretako globo eta guzti, eta gurasoek benetan haiena izango den biloba bat eskatuko diote Jirori. Familia karaokean abesten ari den bitartean, ordea, haien bizitza errotik aldatuko duen istripua gertatuko da.[1]
Aktoreak aldatu
- Fumino Kimura: Taeko
- Kento Nagayama: Jirō
- Atom Sunada: Park
- Hirona Yamazaki: Yamazaki
- Misuzu Kanno: Myoe
- Tomorowo Taguchi: Makoto
- Tetsuta Shimada: Keita
- Mito Natsume: langilea
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b c «Tragedia eta haren pitzadurak» Berria 2023-05-13 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |