Ireki menu nagusia

Louise Bourgeois Boursier (Faubourg Saint-Germain), 1563-1636 frantziar emagina izan zen. Bere semea Jean le Rond d'Alembert matematikari eta entziklopedista izan zen, Parisko Saint-Jean-le-Rond elizan abandonatu zuela.

Louyse Bourgeois
Louise Boursier.jpg
Bizitza
Jaiotza boulevard Saint-Germain Itzuli eta Mons1563
Herrialdea  Frantzia
Heriotza boulevard Saint-Germain Itzuli1636ko abenduaren  20a (72/73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak emagina, idazlea, ginekologoa eta obstetra

Bere izengoitia "Eskolakoa" zen, Maria Medici-ren (Enrique IV.a Frantziakoaren emaztea) emagina zen [1]. Idazlan handiei esker eta bere zentzuzkoa duten metodoak obstetrizia eremua hobetzeko lagundu zuen.

BiografiaAldatu

Bourgeois 1563an, Faubourg Saint-Germain-en Paríseko landa gunean jaio zen. Aberats familia barruan jaio zen, beraz, irakurtzera eta idaztera ohitu zen. Bere familia Martin Boursier medikuaren ondoan bizi zen, eta hau aldi berean urteetan zehar Ambroise Pare-ren ikaslea zen. [2]

Burgués Martin 1584an Boursier-rekin ezkondu zen Pariseko Done Sulpicio eliza-n [3] Parrokiako antzineko idazlanak esaten dute: Abenduaren 30a, Martin Boursier eta Loyse Bourgeois ezkondu ziren. Bikotea Faubourg Saint-Germain-en bizitzen hasi zen seguraski 1586-an

Enrique IV. erregeak 1589-an Paris eraso zuen; Bourgeois momentu hartan hiru seme-alaba zituen.[3] Bourgeois, bere seme-alebekin Pariseko ormetatik ihes egin zuen, bere senarra armadan borrokatzen baitzegoen. Bere ondasun gehienak alde batera utzi behar izan zituen, ez zegoelako hiriko harresietatik eramateko modurik.[3]

Bourgeois-ek errenta bat irabazteko jostun moduan lan egiten hasi zen, bizimodu horrek ez zuen dirua ematen ondo bizitzeko. Nahiz eta bere senarra guda bukatu eta gero etxera bueltatu, borrokan jaso zuen dirua ez zen nahikoa ere ez, ondo bizitzeko. beraz, Bourgeois-ek lan egiteaz gain mediku trebetasunak Pariseko Hôtel-Dieu-ko emagin-eskolan ikasi zuen.[4]

OgibideaAldatu

Bourgeois-ek diploma eta lizentzia juridikoa lortu zuen emagina izateko 1598an.[5] Lizentziadun batzordean: fisikari bat, bi zirujau eta bi emagin zen. [6] Geroago, Saint-André des Arts- herrira joan zen bizitzera bere familiarekin, eta azkar Latin Quarter-rean lan egiten hasi zen. emagin trebea bihurtu zen eta fama handia hartu zuen bere lankideen artean.

 
Louise Bourgeoisen liburu baten irudia

Enrique IV. María Médici-rekin ezkondu zen 1600. urtean, bere lehen semea 1601ean jaio zen eta erregeak emagin postua Madame Depuis-i ematea nahi zuen, emagin erreala izateko. Hala ere, Médici-k Bourgoise aukeratu zuen. 1601 eta 1610 artean, sei seme-alaba gehiago jaio ziren, guztiak Bourgeois-en laguntzarekin, erditze bakoitzean Bourgeois-ek 500 koro jaso zituen mutila bazen eta 300 koroa neska bazen.[7]. Garai hartan emaginaren errenta gutxi gorabehera 50 koroa zen, erditze bakoitzean.[8]

Bourgeois-ek 1608-an 6.000 koro jaso zituen bere lanagatik emagin gisa errege auzitegian. María Enriqueta jaio eta gero, Bourgeois-ek 600 koro urtean pentsio moduan eskatu zizkion erregeari. Enrique IV. erregeak 300 koro ordaintzea baieztatu zuen, kantitate hori, pentsio ona zen erretiratzeko. [9]

Nahiz eta teknikoki matrona gisa erretiratu, Bourgeois-ek jaiotza batzuetan parte hartu zuen. 1627an, Orleans-eko Dukesaren semea jaiotzan parte hartu zuen baina zoritxarrez, haurgintzaren ondoren, dukesa sukarragatik hil egin zen. Autopsia egin zutenak, (horietako asko, Burgeoisen etsaiak ziren), autopsiaren txostenan, hautagintzan axolagabea egin zuela esan zuten, eta beraz, dukesaren heriotzaren erruduna izan zen. Erantzunez, "Louise Bourgeoisen barkamena" non aurreko iritzien baliozkotasuna zalantzan jartzen zuen: "Hogeita lau urtez lanbidea egin dut, fideltasunez, arduraz eta ohorez, eta ziurtagiri on bat eskuratu dut hainbat azterketa egin eta gero, gai honi buruzko liburuak eta hitzarmenak ere idatzi ditut, eta hainbat edizioetan argitaratu dira eta atzerriko hizkuntzetan itzultzen dituzte, fisikari bikain asko eskertu didaten lana eta ere, zein erabilgarriak izango diren gizateria guztientzat aitortu dute."[10]

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louyse Bourgeois