Louisianako Estatu Presondegia

Louisianako Estatu Presondegia (ingelesez: Louisiana State Penitentiary edota LSP; Angola izengoitiz ezaguna) AEBtako Louisiana estatuko West Feliciana parrokian dagoen gizonezkoentzako espetxea da, berez gune ez inkorporatu batean dagoena. Estatu osoan heriotz korridorea duen espetxe bakarra da, gas ganbera bat ere badu. Afrikako esklaboek ustiatutako plantazio ohi bat zen espetxea eta, horregatik, Angola deitzen diote eskualdean.

Louisianako Estatu Presondegia
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Louisiana
Parish of LouisianaWest Feliciana parrokia (Louisiana)
Koordenatuak30°57′22″N 91°35′41″W / 30.9561°N 91.5947°W / 30.9561; -91.5947
Map
Altitudea49 ft, itsas mailaren gainetik
Webgune ofiziala

Louisiana eta Mississippi arteko mugatik bi milia baino gutxiagora dago. LSP, 73 kilometro koadroko azalerarekin, Estatu Batuetako segurtasun handiko presondegirik handiena da, 6.300 preso eta 1.800 langile (espetxeetako funtzionarioak, atezainak, mantentze-lanetako langileak eta zaindariak) barne dituena. Mississippi ibaiaren lakuen artean, eta, beraz, urak inguratzen du.

Kanpo estekak aldatu