Louise Gavan Duffy
Louise Gavan Duffy (irlanderaz: Luíse Ghabhánach Ní Dhubhthaigh; Cimiez auzoa, Niza, 1884ko uztailaren 17a - Dublin, 1969ko urriaren 12a) hezitzailea, sufragista eta nazionalista franko-irlandesa zen. 1916ko Pazko matxinadan, General Post Officen zegoen, matxinada hartan, egoitza nagusia izan zena. Gaelikoaren berpizlea eta Irlandako hizkuntzaren apasionatua zen, eta lehen "Gaelscoil" sortu zuen Irlandan.[1][2][3].Louise Gavan Duffy Frantzian jaio zen, familia anglo-australo-irlandar batean. Haren aita, Charles Gavan Duffy XIX. mendean, eta haren anaiak, XX. mendearen hasieran, pertsonaia garrantzitsuak izan ziren Australiako eta Irlandako politika- eta lege-esparruetan.
Louise Gavan Duffy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cimiez (en) , 1884 |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Heriotza | Dublin, 1969 (84/85 urte) |
Hobiratze lekua | Glasnevin hilerria |
Familia | |
Aita | Charles Gavan Duffy |
Ama | Louise Hall |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University College Dublin |
Jarduerak | |
Jarduerak | sufragista eta sufragettea |
Louise Nizan (Frantzia) hazi zen, etxe aberats eta kulturalki dinamiko batean. Pertsona ospetsuak eta ideia politikoak ezagutu zituen etxe hartan.[4]
1903an joan zen lehen aldiz Irlandara, 18 urte zituela, aitaren hiletetarako. 1907an, Irlandara joan zen unibertsitate-ikasketetak egiteko. Dublingo University Collegen titulua lortu zuen lehen emakumeetako bat izan zen: 1911n, letretako lizentziatura lortu zuen.[5][2]
Emakumeen sufragioarekiko eta nazionalismo irlandarrarekiko interesak mugimendu haiekin eta ideia berak partekatzen zituzten emakumeekin lotura estua izatera eraman zuen. Herrialdeko emakumeentzako bi erakunde errepublikar paramilitarren kide sortzailea izan zen: Cumann na mBan eta Cumann na Saoirse
Gaelikoa ikasi ondoren, hizkuntza irakatsi zuen, eta, 1917an, Gaelikoa irakas-hizkuntza zuen lehen eskola sortu zuen.[6]
Biografia
aldatuNizako (Frantzia) Cimiez auzoan jaio zen Louise Gavan Duffy. Charles Gavan Duffy nazionalista irlandarraren alaba zen. Charles Gavan Duffy The Nation-en sortzaileetako bat zen, eta bere hirugarren emaztea, Louise (sortzez Hall), Cheshireko ingeles bat zen. Bere aitaren jardun nazionalista zela-eta, aita behin baino gehiagotan epaitu zuten traizioa eta sedizioa leporatuta. Britainia Handiko parlamentuko kidea zen Westministerren, 1852tik 1856ra. Baina 1856an dimititu, eta Australiara joan zen. Geroago, Viktoriako zortzigarren lehen ministro bihurtu zen. Nahiago izan zuen Frantzian erretiratu, han giro atsegina aurkitzen baitzuen. Hirugarren aldiz ezkondu zen, 1881ean, Parisen, 61 urte zituela, Cheshireko ingeles batekin, Louise Hallekin, bere bigarren emazte zenduaren ilobarekin.[7]
Louise Nizan jaio zen, 1884an, eta ama 1889ko otsailean hil zitzaion.[8] Ondoren, lau urte zituela, Nizan hazi zuten aitaren bigarren ezkontzakoak ziren ahizpa-erdi australiarrek.[2][9]
Geroago, Louisen anaietako bat, George Gavan Duffy, abokatu bihurtu zen Ingalaterran, eta, gero, Irlandan. 1921eko Anglo-irlandar Itunaren sinatzaileetako bat zen. Bere anaia-erdia, Frank Gavan Duffy, Australiako Auzitegi Nagusiko laugarren epaile burua izan zen, 1913tik 1935era.
Ikasketak
aldatuLouise Duffy 1903ko otsailean joan zen lehen aldiz Dublinera, 18 urte zituela, aita hil eta Glasnevingo hilerrian lurperatu baitzuten. Orduantxe entzun zuen irlandera (gaelikoa) lehen aldiz; gramatika-liburu bat aurkitu zuen aitaren gauzen artean, eta jakin-mina piztu zitzaion. Frantzian zegoen bere familiak ez zuen irlanderaz hitz egiten.
1903 eta 1907 bitartean, Frantzia eta Ingalaterraren artean igaro zuen bere denbora. Klaseak hartzen zituen Londresko Cusack's Collegen, gero unibertsitatean izena eman ahal izateko.
Duffyk Irlandan ikasten jarraitzea erabaki zuen, baina, 1907an, amonaren jaraunspen txiki bat jaso ondoren baino ezin zuen joan Irlandara bizitzera. [10][11] Gero, Dublingo Univertsity Collegen (UCD) sartu zen, eta han letrak ikasi zituen ("arteak" ingelesez). Emakumeen Eskolan bizi zen, Dominikarren komentuan. Dublinen, batzuetan gaeltacht-era (eskualde gaelofonoak) joaten zen irlandera ikastera. Arte-lizentziatura batekin graduatu zen, 1911n, eta hori egin zuen lehen emakumeetako bat izan zen.[5][2]
Maisu-maistrak falta zirela-eta, kualifikazio osorik gabe ere, Ranelagheko Patrick Pearse nesken eskolan irakatsi zuen, Dublingo hegoaldean.[10][2][12][9]
Politika
aldatuDuffy, emakumeen sufragioaren aldekoa, 1912an, Dublinen egindako bilera publiko batean mintzatu zen Home Rule lege-proiektuak atal bat izan zezan emakumeei botoa emateko eskubidea aitortzeko. Irlandako emakume errepublikanoen erakunde paramilitarrarekin bat egin zuen, Cumann na mBan erakundearen kide fundatzaile gisa, 1914ko apirilean; Mary Columekin behin-behineko batzordean egon zen, idazkari-lanetan.
Jabetzen zen sufragista eta nazionalista izatea ez zirela nahitaez gauza bera, eta ohartzen zen Cumann na mBanen zuen parte-hartzeak nazionalismoa babesten zuela.[13][14] 1912an, St Itak ateak itxi zituenean diru-arazoak tarteko, Duffyk bere notak osatzeko aprobetxatu zuen. 1913an, Cambridgeko irakasle-titulua jaso ondoren, UCDra itzuli zen, arte-maisutza ikasteko.[2][10]
1916ko Pazkoko oporretan maisutza-tesia prestatzen ari zen, Pazko matxinada Dublin hiriaren erdian hasi izanaren zurrumurrua iritsi zitzaionean. Errebeldeek Dublingo General Post Officen (GPO) ezarri zuten egoitzara joan zen, eta liderretako bat zen Patrick Pearseri esan zion zegoela ados altxamendu bortitzarekin.[15][12][16]
Pearsengana joan nintzen, eta ausardiaz esan nion uste nuela matxinada oso txarra zela, porrot egingo zuelako ziur aski, baina bertan egon nahi nuela zerbait egin behar balitz ere.
Pazko aste osoa posta nagusiko sukaldeetan igaro zuen beste boluntario batzuekin, hala nola Desmond FitzGerald eta harrapatutako soldadu britainiar batzuekin, ziurtatzeko boluntarioak artatzen zituztela. Emakumeek aukera izan zuten Gurutze Gorriaren babespean ateratzeko, ostegunean, eraikinaren bonbardaketak suteak eragin baitzituzten, baina ia guztiek uko egiten zioten joateari. Azkenean, ostiralean, GPOtik alde egin zuen bigarren taldearekin joan zen, eraikinetako hormetan zehar zuloak hondeatuz, tiro egin ez ziezaien saihesteko.[17]
Bere taldea Jervis Streeteko ospitalera joan zen, eta han igaro zuten gaua. Hurrengo egunean, larunbatean, Pearse ofizialki errenditu zen. Duffy Jacob's Biscuit Factoryra joan zen, beste borondatezko postu batera, kapitulazioaren ondorengo goizean, zer gertatzen ari zen ikusteko.[18] Han, oraindik ezeren berririk ez zuten boluntarioak topatu zituen, ez errendizioaren berri, ez borrokak amaitu izanaren berri ere.[12][2]
1916tik aurrera, Cumann na mBan exekutiboan hautatu zuten, eta, 1918an, Irlandarako autodeterminazio-eskaera bat sinatu zuen, Hanna Sheehy-Skeffingtonek Woodrow Wilson presidenteari aurkeztu ziona.[15][2] Postu nagusian egon zen garaian, boluntarioen izenak bildu zituen, eta familiari mezuak eramateko hitza eman zuen. Baliteke horrek eragina izatea National Aid Associationen eta Volunteers Dependents' Funden parte hartzean. Matxinadaren ondoren, 64 hildako izan ziren boluntarioen artean, eta 3.430 gizon eta 79 emakume atxilotu zituzten. Familiek sostengua behar izan zuten. Erakunde horiek Estatu Batuetatik dirulaguntza jaso zuten.[2][19]
Scoil Bhríde
aldatu1917an, Duffyk Scoil Bhríde sortu eta zuzendu zuen, neskentzako irlanderazko eskola bat, Dublinen. Egun, oraindik jardunean dago. Haren sortzaile-kideetako bat Annie McHugh zen, geroago Ernest Blytherekin ezkondu zena. Matxinadaren amaierak Irlandaren Independentziako Gerra eragin zuen, 1919tik 1921era arteko borrokekin. Bien bitartean, Duffyk batez ere eskolan ziharduen. Hala ere, armadak eskola erregistratu zuen, eta Duffyk geroago onartu zuen matxinatuen bileretarako eta dokumentuak babesteko erabiltzen zutela. 1920ko urrian, Michael Collins lider irlandarra Patrick Clune artzapezpikuarekin elkartu zen ezkutuan.[9][2][20][21]
Gerra Anglo-irlandar Itunarekin amaitu zen, 1921ean, baina Irlandako gerra zibilak 1923ra arte iraun zuen. Duffy Itunaren aldekoa zen, bere anaiak sinatu baitzuen, eta, beraz, Cumann na mBan utzi, eta Cumann na Saoirse sortzen lagundu zuen, Itunaren aldeko emakumeen erakunde errepublikar
Gerra zibila amaitu ondoren, Duffy politika mundua utzi eta hezkuntzara itzuli zen. Batez ere, eskolako lehen urteen finantzaketan jarri behar izan zuen arreta. UCDko Hezkuntza Departamentuarekin lan egin zuen 1926tik aurrera, Scoil Bhríde maisu-maistren prestakuntza-eskola gisa aitortua izan ondoren. Zenbait hezkuntza-dokumentu argitaratu zituen, hala nola School Studies in The Assessment of Art, Elizabeth Aughneyrekin, UCDk 1932an argitaratua.
Erretiroa hartu arte, frantsesa ere irakatsi zuen. Erretiroa hartu ondoren, denbora asko eskaini zien Mariaren Legioari eta Dublinen Frantziako au pair direlakoekin lan egiten zuen elkarte bati. 1948an, ohorezko doktoretza jaso zuen Irlandako Unibertsitate Nazionalean. 1944an, zuzendari izateari utzi eta erretiroa hartu zuen.[9][2]
Herentzia historikoa
aldatuBere lehen eskuko esperientziaren garrantzia aitortuz eta ulermen politiko onarekin, Duffyk parte hartu zuen gertaeren oroitzapenak grabatu zituen. 1949an, bere bizitzaren berri eman zuen Historia Militarreko Bulegoan, jarduera nazionalistei dagokienez.[12] 1956an, Radio Éireannen, matxinadako emakumeei buruzko programa batean parte hartu zuen. 1962an, RTÉ TV Self Portrait programan parte hartu zuen, 1962ko martxoaren 20an eman zutena. 1966ko martxoan, hitzaldi bat eman zuen UCDn, matxinadaren 50. urteurrena ospatzeko, The Easter rise, 1916 et University College Dublin (1966) delakoan argitaratua.
2014an, An Post-ek tinbre bat zabaldu zuen Cumann na mBan fundazioaren mendeurrena ospatzeko.[22] 2016an, mendeurrenerako, dokumental bat egin zuten, Pazko matxinadan parte hartu zuten zazpi emakumeri buruz, tartean Duffy.
Duffy 1969an hil zen, ezkongabe, 85 urte zituela, eta Glasnevingo hilerrian lurperatu zuten familiaren hobian.
Bibliografia
aldatu- Louise Gavan Duffy, The education of women in the early nineteenth century. Some French points of view, University College Dublin, 1916
- Léon Joseph Suenens et Louise Gavan Duffy, The Gospel to every creature, The Newman Press, 1962
- Francis Xavier Martin et Louise Gavan Duffy, The Easter rising, 1916 and University College, Dublin, University College Dublin, 1966
- Louise Gavan Duffy, School studies in the appreciation of art. The Eucharistic mystery : Giotto-Tiepolo 1266-1770, University College Dublin, 1936
- Cumann na mBan, To the president and houses of congress of the United States of America
Erreferentziak
aldatu- ↑ Independent 2012.
- ↑ a b c d e f g h i j k UCD Biography 2015.
- ↑ The three lives of Gavan Duffy 1979.
- ↑ León Ó Broin 1967.
- ↑ a b Struggle with fortune 1954.
- ↑ Témoignage (vidéo). (1962). Louise Gavan Duffy - self-portrait. .
- ↑ Dictionary of Irish Biography - Cambridge University Press. .
- ↑ [Sir Charles Gavan Duffy (1816-1903). ].
- ↑ a b c d National Library of Ireland.
- ↑ a b c Biography in Irish 2015.
- ↑ Glasnevin.
- ↑ a b c d Bureau of Military History: Louise Gavan Duffy.
- ↑ Irish Nationalist Women 2013.
- ↑ The Military Archives.
- ↑ a b Charles Gavan Duffy Society.
- ↑ RTE1916 2016.
- ↑ a b Renegades 2010.
- ↑ The Women of 1916 1996.
- ↑ National Aid Association Letters 1916.
- ↑ a b Biography in Irish ref.
- ↑ National Archives Ireland.
- ↑ An Post 2014.
Bibliografia osagarria
aldatu- Celia de Fréine, Luíse Ghabhánach Ní Dhufaigh : Ceannródaí, LeabhairComhar, 2018
- Mairéad Ní Ghacháin, Luíse Gabhánach Ní Dhufaigh agus Scoil Bhríde, Coiscéim, 1993
- The Independent. Independent2012.
- by Mary Kotsonouris, Biography of Louise Gavan Duffy, University College Dublin, 2015 (lire en ligne)
- Cyril Pearl, The three lives of Gavan Duffy, New South Wales University Press, 1979, 237 p. (ISBN 978-0-86840-016-7)
- León Ó Broin, Charles Gavan Duffy, patriot and statesman : the story of Charles Gavan Duffy (1816-1903), J. Duffy, 1967
- Montgomery-Massingberd, Hugh, Burke's Irish Family Records, Burkes Peerage Ltd, 1976 (lire en ligne), p. 386
- Catalogue of papers in the National Library of Ireland. .
- Beathaisnéis Chuimsitheach/Comprehensive Biography. .
- Struggle with Fortune. A Miscellany for the Centenary of the Catholic University of Ireland, 1854-1954, Browne & Nolan, 1954, p. 155
- Senia Pašeta, Irish Nationalist Women, 1900–1918, Cambridge University Press, 2013
- The Military Archives on the founding of Cumann na mBan. The Defence Forces and The Department of Defence.
- Charles Gavan Duffy Society. .
- Bureau of Military History Files Direct. .
- Women in the rising. RTÉ.
- Greg Daly. (2015). «‘On an equality with men…’» Irish Catholic (Dublin).
- Ann Matthews, Renegades : Irish Republican Women 1900-1922, Mercier Press Ltd, 2010, 414 p. (ISBN 978-1-85635-684-8 et 1-85635-684-1, lire en ligne)
- Ruth Taillon, The Women of 1916 : When History was Made, Dublin, Beyond the Pale Publications, 1996, 130 p. (ISBN 978-0-9514229-8-4)
- Letters 1916 - National Aid Association. .
- "Times article by Ernest Blythe on October 15, 1969". Retrieved 4 March 2016.
- national archives. .
- Women Of The Rising Louise Gavan Duffy, First Broadcast On Radio Éireann 1 April 1956. .
- Commemorative stamp. .
- Documentary: Seven Women. Tile Films.
- Gravestone in Glasnevin. .
Beste irakurgai batzuk
aldatu- The Easter rising, 1916 and University College, Dublin by Louise Gavan Duffy; F X Martin, O.LA ; y al.
- The Field Day Anthology of Irish Writing, Volume 5, Angela Bourke NYU Press, 2002
- Beste hitz batzuetan
- The Inspiring Ireland Project - RTÉ, Inspiring Ireland 1916, Louise Gavan Duffy
- Kathleen O'Brennan, ‘Louise Gavan Duffy’, Leader, 1945eko uztailaren 14a
- UCD, Report of the Udalburua for the session 1955–56 (1956)
- Irish Independent, urriaren 13a 1969
- Irish Times, death notice and obit 13 Urr. 1969, apprez 1969ko urriaren 15a
- Margaret Ward, Unmanagsable revolutionaries: women and Irish nationalism, Brandon 1983, Page 93, 126. or. ( ).
- Mary M. Macken, ‘Women in the university and college’