Gaelscoil (gaelerazko plurala, gaelscoileanna) Gaeltacht lurraldetik kanpo dagoen gaelerazko Lehen Hezkuntzako eskolaren izena da, Irlandako Errepublikan eta Ulsterren. Bigarren Hezkuntzako eskolak Gaelcholáiste du izena. 35.500 ikasle jasotzen dituzte, Lehen Hezkuntzako 169 zentrotan eta, ikasle handiagoentzat, 43tan.

Ipar Irlandako Newry hiriko gaelscoil baten seinalea.

Horrez gain, bunscoil (pluralean, bunscoileanna) Lehen Mailako eta meánscoil (pluralean, meánscoileanna) Bigarren Mailako eskolak dira. Azkenik, Hirugarren Mailan college edo coláiste eta university edo ollscoil izenekoak daude.

Historia

aldatu

XX. mendearen hasieran sortu zituzten lehenengo eskolak, An tAthbheochan Gaelach edo Gaelic Revival ("Gaelerazko Pizkundea") izeneko garaian.

Gaur egun, Gaeltacht eremuan hezkuntza zentroen Lehen Hizkuntza gaelera da, baina hortik kanpo (lurralde gehienean) ingelesa da nagusi eskolan ere, gaelera ere ikasgai duten arren. Konderri horietan halaber hizkuntza ikasteko xedearekin sortu zituzten gaelscoilak.

Hedadura

aldatu

Egun, gaelscoil bana dago, gutxienez, uharteko 32 konderrietan, eta bat baino gehiago hiri handien inguruan. Esate baterako, Derryk bederatzi ditu.

Belfasteko zentrorik handiena "Coláiste Feirste" izenekoa da.

Ulster Munster Leinster Connacht
Bunscoileanna (Lehen Hezkuntza) 41 46 64 18
Iar-bhunscoileanna (Bigarren Hezkuntza) 11 22 17 13

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu