Los Mitos, Euskal Herriko pop musika talde bat izan zen. Bilbon sortu ziren,1965ean, eta 1975 arte aktiboak ibili ziren. Ondoren, bigarren garai bat izan zuten, 2009tik 2011 arte. Hasiera batean Los Famélicos izena erabili zuten. Garaiko musika komertzialean arrakasta batzuk lortu zituzten Espainia mailan. Gaztelaniaz abesten zuten.[1]

Los Mitos
Datuak
JatorriaEuskal Herria Bilbo
Musika motaPop, Pop rock
Urteak1965-1975 / 2009-2011
Produkzioa
Diskoetxea(k)Hispavox
Taldekideak
Fernando Brosed
José Ignacio Millán
Carlos Zubiaga
Francisco (Paco) García
Oscar Matía Sorozabal (†). Baita ere José Antonio Santiesteban
“Tony Landa”
Ramón Elorrieta.
Discogs: 1188877 Edit the value on Wikidata

Lehen garaia aldatu

Los Mitoen ibilbidea laburra izan zen, baina 60ko hamarkadaren amaierako eta 70eko hamarkadaren hasierako pop musikan haien arrastoa utzi zuten. Jauzia egin zuten Bilbotik, euren jaioterritik, eta euren ospea Estatu espainiar osoan zehar zabaldu zen, baita euren abestiak Hispanoamerikan ere. 1966an hasi ziren eta 1968tik aurrera Fórmula V, Los Brincos eta Los Bravosen arteko lehia biziberritu zuten. Aurkezpen singlea "Cuando vuelvas" izan zen, 1968ko abestia. 1969an "Es muy fácil" abestiarekin, erabateko arrakasta lortu zuten. "Me conformo" eta "Todos lo saben" 1969koak dira. 1970ean, "Suena una guitarra" eta "No sé por qué" grabatu zituzten. 1971n beste single bat grabatu zuten: "Me estás volviendo loco" eta "Lejos de ti". Orokorrean, musika erraza eta pretensiorik gabekoak ziren, garaiko pop estiloan.

Bigarren garaia aldatu

1970ean eta 1973an hurrenez hurren Fernando Brosedek eta Federico Artigasek, Zaragozatik etorriak, Jose Antonio Santiesteban, ahots nagusia, eta Carlos Zubiaga, teklatu-jotzailea, ordezkatu zituzten. Santesteabanek, Tony Landa izenarekin, bakarkako ibilbideari ekin zion.

1982an eszenatokiak utzi zituzten.

Itzulera aldatu

2008an, Carlos Zubiagak eta Producciones Serranok lagunduta, kontzertu sorta bat programatu zuten, tartean, Euskalduna Jauregian eta Arriaga Antzokian; bira horretan nahiko arrakasta lortu zuten. Beste emanaldiak Espainian eta Hispanoamerikan eman zituzten.

1011n Oscar Matia Sorozabal hil zen.

Azken taldean musikari hauek aritu ziren: José Ignacio Millán, Paco García, Fernando Brosed, Federico Artigas eta Iñaki Egaña.[1]

Diskografia aldatu

Guztiak disko txikiak izan ziren:[2]

  • "Cuando vuelvas" / "Coge mi mano". (Hispavox).1968
  • "Cantemos así (Aleluya)" / "Este es mi llanto". (Hispavox).1968
  • "Es muy fácil" / "Si te acuerdas de mi". (Hispavox).1969
  • "Me conformo" / "Todos lo saben". (Hispavox).1969
  • "Suena una guitarra" / "No sé por qué". (Hispavox).1970
  • "Me estás volviendo loco" / "Lejos de ti". (Hispavox).1971
  • "Mírame" / "Vive la vida". (Hispavox).1972
  • "Ayúdame" / "Hola, como estas". (Hispavox).1972
  • "La vida es una canción" / "Canta cariño canta". (Hispavox).1973
  • "No merezco tu amor" / "Cuando vuelvas". (Hispavox).1974
  • "Cherie, sha la la" / "Al caminar". (Hispavox).1974
  • "Pussycat, c'est la vie" / "Tiempo de amar". (Hispavox).1975

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu