Lori eta George Schappell

Lori eta George Schappell (West Reading, 1961eko irailaren 18aFiladelfia, 2024ko apirilaren 7a) estatubatuar biki siamdarrak izan ziren. George country abeslaria izan zen. 2020tik hil ziren arte, munduko biki siamdar zaharrenak ziren[1][2], eta Errekorren Guinness Liburuaren arabera, genero-identitate desberdinak zituzten munduko lehen biki siamdarrak ere bai[3].

Lori eta George Schappell
Bizitza
JaiotzaWest Reading (Pennsylvania)1961eko irailaren 18a
HeriotzaFiladelfia2024ko apirilaren 7a (62 urte)
Jarduerak

Bizitza

aldatu

Biki siamdar kraniopagoak ziren, buruan elkartuak, baina oso nortasun desberdinak zituzten[4], eta bizitza bereiziak eraman zituzten ahal ziren neurrian[5]. George ezin izan zen ibili arantza bifidoagatik[6].

Lehen 24 urte desgaitasun mentala dutenentzako erakunde batean eman zituzten. 1988tik aurrera, Readingen bizi ziren laguntza berezirik jaso gabe[7]. Georgek haien jaiotze-izenak errima zutenez gustuko ez zuen eta hasiera batean Reba izena hautatu zuen Reba McEntire abeslariaren omenez. 2007an armairutik irten zen gizon trans gisa eta George izena erabiltzen hasi zen[3].

Bikiak eskola publiko batean graduatu ziren eta geroago unibertsitatean ikasi zuten[8][4].

Country abeslari gisa, George kontzertuak eman zituen Estatu Batuetan eta Alemania eta Japonia bisitatu zituen. 1997an LA Music Awards saria irabazi zuen country artista berri onena gisa. Fear of Being Alone abestia grabatu zuen Stuck on You filmerako[7]. Lori Georgeren laguntzaile gisa aritu zen. Horrez gain, ospitaleko garbitegian lan egin zuen[8][4].

Lori eta George Schappell Pennsylvaniako Unibertsitateko Ospitalean hil ziren 2024ko apirilaren 7an, 62 urte zituztela[5][9].

Filmografia

aldatu
Data Izenburua Pertsonaiak Oharrak
1993 The Maury Povich Show
1996 Jerry Springer
1997ko irailaren 8a Twins - The Divided Self
1997ko irailaren 11 The Unexplained Atal batean: "The Twin Connection"
1998 Face to Face: The Schappell Twins
1998ko urriaren 7a Howard Stern
2000 Separate Lives
2002ko maiatzaren 15a The Jerry Springer Show
2002ko maiatzaren 31 Howard Stern
2004ko abuztuaren 17a Nip/Tuck Rose eta Raven Rosenberg Atal batean: "Rose and Raven Rosenberg"
2005 Medical Incredible
Extraordinary People: Joined at the Head
2007 X's & O's
Inside Extraordinary Humans: Science of Conjoined Twins
2007ko irailaren 24a Aksizei na to deis

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «6 Oldest Living Conjoined Twins in the World» Oldest.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-25).
  2. (Ingelesez) Atwal, Sanj. «Aged 62, world’s oldest conjoined twins have defied all expectations» Guinness World Records 2023-12-06 (Noiz kontsultatua: 2024-07-25).
  3. a b (Ingelesez) «First same-sex conjoined twins to identify as different genders» Guinness World Records (Noiz kontsultatua: 2024-07-25).
  4. a b c (Ingelesez) Angier, Natalie. «Joined for Life, and Living Life to the Full» The New York Times 1997-12-23 (Noiz kontsultatua: 2024-07-25).
  5. a b (Ingelesez) Sandomir, Richard. «Lori and George Schappell, Long-Surviving Conjoined Twins, Die at 62» The New York Times 2024-04-22 (Noiz kontsultatua: 2024-07-25).
  6. (Ingelesez) Garrison, Jessica. «Together, Yet Going It Alone» Los Angeles Times 2002-09-21 (Noiz kontsultatua: 2024-07-25).
  7. a b (Ingelesez) Abraham, Laurie. «Separation Anxiety» New York 2005-08-12 (Noiz kontsultatua: 2024-07-25).
  8. a b (Ingelesez) «Lori and George Schappell, Oldest Living Conjoined Twins, Die at 62» The Hollywood Reporter 2024-04-22 (Noiz kontsultatua: 2024-07-25).
  9. (Ingelesez) «Lori and George Schappell, Pennsylvania residents and oldest living conjoined twins, die at 62» Post-Gazette 2024-04-13 (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).

Kanpo estekak

aldatu