Gizon trans

jaiotzekoan emakume izendatu edo biologikoki emakumea baina bere burua gizontzat duena

Gizon trans jaiotzean emakumezko generoa esleitu dioten gizonari deritzo. Gizon trans batzuk genero disforia delako desordena pairatzen dute eta hori konpontzeko zenbaitek emakumetik gizonerako trantsizio prozesua egiten dute. Prozesu horretan hormonen ordezkatze terapia egin ohi da eta, neurri txikiagoan, sexua berresleitzeko ebakuntza.

Gizon trans terminoak gizon transgeneroak eta transexualak biltzen ditu. Izan ere, bi hitzok ez dute esanahi bera, eta maiz nahasi egiten dira. Transgenero kategoriak transexualak ere hartzen ditu barne. Beraz, gizon transexual guztiak transgeneroak dira, baina gizon transgenero guztiak ez dira transexualak.

Sexu-joeraAldatu

Gizon trans bakoitzak bere sexu-joera du, hala nola, heterosexuala homosexuala, bisexuala, asexuala, queera edo beste bat.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu