Loom
Loom (euskaraz Ehungailua) 1991. urtean LucasFilm Games estatubatuar bideo-joko enpresak merkaturatu zuen fantasiazko abentura grafiko bat izan zen. SCUMM motorra erabili zuen konpainiaren laugarren abentura grafikoa izan zen.
Loom | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1990 |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Argitaletxea | LucasArts |
Banatze bidea | Shugart Associates (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | adventure video game (en) |
Hizkuntza | ingelesa |
Joko-modua | bakarka jokatzeko modua |
Euskarria | DOS, Amiga, Atari ST, TurboGrafx-16 (en) , Mac OS, FM Towns (en) , Classic Mac OS (en) , Microsoft Windows eta MacOS X |
Sarrera gailua | teklatua |
Software motorea | SCUMM |
Ekoizpena | |
Diseinatzailea | Brian Moriarty (en) |
Garatzailea | LucasArts |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Piotr Ilitx Txaikovski George Sanger (en) |
lucasarts.com | |
Brian Moriarty bideo-joko programatzaileak sortu zuen, aurrez Wishbringer (1985), Trinity (1986) eta Beyond Zork (1987) abentura grafikoen egilea.
Berez, Forge (Burdinola) eta The Fold (Saroia) abentura grafikoekin batera Gremioen Trilogia delakoa osatu beharra zuen: ehungileak, errementariak eta artzainak; baina beste bi abentura grafikoak ez ziren inoiz gauzatu.
Argumentua
aldatu8021. urtea. Bobbin Threadbare, jaiotzez umezurtza den ehungileen gremioko kidea da. Gremio honetako kideak munduari beldur izan eta bere kultura eta ohiturak gordetzeko asmoz uharte batean isolaturik bizi dira. Betidanik gremioaren agintariak diren Agureek gazteari aztikeriak "ehuntzeko" baimena ukatu zioten, baina haurra zenetik zaindu izan duen Hetchel sorginak agureak ohartu gabe arte magikoak irakatsi dizkio.
Abenturaren hasieran gaztearen 17. urtebetetzea da eta Agureek haien aurrean aurkezteko eta frogan jartzeko deitu egin dute.
Kanpo estekak
aldatu- Loom abentura grafiko osoa ikusgai, Youtube.com (Ingelesez)
- Loom, Abandonawaredos.com (Ingelesez)