Lola Greco

madrildar dantzari eta koreografoa

Dolores Greco Arroyo, Lola Greco izenez ezagunagoa (Madril, 1964) madrildar dantzari eta koreografoa da, 2009ko Dantzako Sari Nazionala, Kultura Ministerioak emana.[1][2][3]

Lola Greco
Bizitza
JaiotzaMadril, 1964 (59/60 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa eta dantzaria
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Lola Greco José Greco eta Lola de Ronda dantzari ospetsuaren alaba da.[3] Dantzaria Espainiako Balet Nazionaleko (BNE) eskolan hasi zen ikasten 14 urterekin. 17 urterekin bakarlari eta hemeretzi urterekin lehen dantzaria izan zen.[2] 1983an Parisen egin zuen debuta. Gero Milango Scalan 1990ean. 1991n AEB eta Espainia zeharkatu zituen.[2][4][5]

Parisko Salomé de Van Hoecke ikuskizunean eta Milango Operan parte hartu zuen Il vespri siciliani-n/Siziliako bezperak. José Granerok Medearako deitu zion. Handik aurrera, Victoria Eugenia, José Antonio eta Felipe Sánchezek, besteak beste, ikuskizunak antolatu zizkioten. Gainera, Estatu Batuetan zehar ibili zen, aitaren konpainiarekin batera.[6]

1991n eta, bost urte geroago, El sombrero de tres picos lanean, Antonio Ruiz Soler (El Bailarínen) omenez. Geroago, Gigantes de la danza galan parte hartu zuen, Parisko Eliseoen Zelaietan, Maya Plisetskaya eta Sylvie Guillemekin batera. Granero maisuarekiko lankidetza errepikatu egin zen, La Gitanilla sortu zuenean. Bere agindupean, beste dantzari batzuekin batera, A mi forma muntaian egin zen, 2002ko Jerezko Jaialdian estreinatua.[6]

Konpainia propioa aldatu

BNEtik bananduta, 1999an bere konpainia sortu zuen eta harekin nazioarteko bira batzuk egin zituen. Orduz geroztik, dantzari gonbidatu eta koreografo gisa aritu da Espainiako dantza-konpainietan. 2008ko Jerezko Jaialdian bere Deóperaflamenco ikuskizuna estreinatu zuen, eta 2009an Fedra muntaiaren protagonista izan zen. Miguel Narrosek zuzendu zuen, Napolesen estreinatu zen eta jaialdietan aurkeztu zen, Meridan esaterako.

Koreografo aldatu

Lola Grecok hainbat lan egin ditu koreografo gisa; besteak beste, Latido muntaia, José Greco nebarekin batera sortua, Pasión y ley de Antonio `El Pipa´ eta El velero de las rosas (2008) filmen sortzaile eta dantzari gonbidatu gisa, Joselillo Romerorekin batera.

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2009an Dantzako Interpretazio Sari Nazionala, Kultura Ministerioak emana.

Erreferentziak aldatu

  1. https://www.danza.es/multimedia/biografias/lola-greco. .
  2. a b c «Lola Greco. Danza,Flamenco. Biografía y obras en España es cultura.» www.xn--espaaescultura-tnb.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  3. a b «LOLA GRECO - BAILAORES/AS - El Arte de Vivir el Flamenco» elartedevivirelflamenco.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  4. (Gaztelaniaz) J.L.Pereira. «Lola Greco - Grandes la Danza - Bailarines del mundo» www.grandesdeladanza.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  5. (Gaztelaniaz) DeFlamenco. (2012-08-03). «Lola Greco» Revista DeFlamenco.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  6. a b (Gaztelaniaz) Sevilla, Diario de. (2008-07-21). «Lola Greco» Diario de Sevilla (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).

Kanpo estekak aldatu