Loialista Boluntarioen Indarra

Loialista Boluntarioen Indarra (jatorrizko izena, ingelesez: Loyalist Volunteer Force, LVF) Ipar Irlandako talde armatu loialista bat da. Ulsterko Boluntarioen Indarraren (UVF) zatiketa batetik jaio zen Billy Wright paramilitar loialista ezagunaren gidaritzapean.

Loialista Boluntarioen Indarra
Datuak
MotaParamilitarra
HerrialdeaErresuma Batua
IdeologiaUlstergo loialismoa
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1996
Desagerpena2005eko urria

Historia aldatu

1998ko martxoan, Ostiral Santuko Akordioaren testuinguruan, LVFk Ian Paisleyren DUP alderdiaren jarrerarekin bat egin zuen, hau da, Akordioaren aurka lerrokatu zen.

1998ko maiatzean, LVFk su-etena iragarri zuen, burutuko zen erreferendumean ezezkoa eskatzearekin batera. Aurrerago, arma kopuru txiki bat entregatu zion Nazioarteko Dekomisu Erakundeari.

2005eko udan, Ulsterko Boluntarioen Indarraren (UVF) aurkako enfrentamendu odoltsua izan zuen LVFk. 2005eko urrian, baina, IRAk armak uzten bazituen, berak berdin egingo zuela adierazi zuen. 2006ko otsailean, talde armatuen jarduera aztertzen duen IMCk, UVF eta LVFren arteko enfrentamendua amaitu zela baieztatu zuen, baina LVF eta krimen arruntaren arteko harremana azpimarratu zuen. LVF droga trafikoarekin oso lotuta dago.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu