Ireki menu nagusia

Lluís Maria Millet i Millet (Bartzelona, Katalunia, 1906ko ekainaren 21a - 1990eko uztailaren 19a) musikaria izan zen.

Lluís Maria Millet
Q61996886 Itzuli

1945 - 1977
Francesc Pujol i Pons Itzuli - Q61996869 Itzuli
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1906ko ekainaren  21a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Bartzelona1990eko uztailaren  19a (84 urte)
Familia
Aita Lluís Millet i Paget
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak orkestra zuzendaria eta musikagilea
Jasotako sariak
Lluís Milleti egindako eskultura, Bartzelonan

BizitzaAldatu

Musika-munduko familia bateko semea zen, eta konposizio- eta zuzendari-ikasketak egin zituen Bartzelonako Udal Musika Eskolan; han, Vicenç Maria de Gibert izan zuen irakasle. Musikagile gisa, batez ere ahotserako musika-lanak egin zituen: Poema nadalenc (Gabonetako olerkia), bakarlari, koru eta orkestrarentzat; Agar, koru-olerkia; eta El rústec villancet, baserri-giroko gabon-kanta, lau ahots eta orkestrarako lana. Bartzelonako hainbat musika-eskolatan ibili zen solfeoa, musikaren historia eta estetika, erlijio-obrak, kanta herrikoiak eta sardanak irakasten, baina ospea Orfeó Català abesbatzaren zuzendari gisa hartu zuen. Koru horren zuzendaritza 1945ean hartu zuen, eta 1977an utzi behar izan zuen kargua, osasun-arazoak zirela eta. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Milleten ahalegin eta lan handiari esker, berrosatu ahal izan zen abesbatza ezaguna.

ErreferentziakAldatu