Llanerako trikuharria
Llanerako trikuharria, baita ere Mairuen Dorrea eta Vila de la Gola dels Bousko trikuharria (gertu dagoen masiagatik) bezala ezaguna, Kataluniako handiena eta hobeto kontserbatuena ere da. Joan Serra Vilaró-ren zuzendaritzapean, Solsonako Elizbarrutiko Arkeologia Museoaren zuzendaria alegia. 1916an hasi ziren indusketak lanak. Trikuharria Llanera herrian, egun, 1968tik, Torà udalerrian (Segarra eskualdea); Llobera herritik gertu dago, bestetik, (Solsonès eskualdea), Vila de la Gola dels Bous masiatik 500 metrotan.[1]
Llanerako trikuharria | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Katalunia |
Probintzia | Lleidako probintzia |
Eskualdea | Solsonès |
Kataluniako udalerria | Torà |
Biztanle entitate bakar | Llanera |
Koordenatuak | 41°53′55″N 1°28′33″E / 41.8987°N 1.47578°E |
Altitudea | 856 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Indusketa arkeologikoa | 1916 |
Kontserbazio-zaharberritzea | 1974 |
Arkitektura | |
Kontaktua | |
Helbidea | a prop de la Vila de la Gola dels Bous |
Historia
aldatuLlanera trikuharria duela 5.000 urte inguruko historiaurreko gizakiak eraikitako eraikuntza da, lauza handiekin eraikita, jendearen ehorzketa kolektiboak egiteko helburuarekin. Ehorzketak angeluzuzen gela handi batean egiten ziren eta hara ailegatzeko korridore zabal bat igaro behar zen. Megalito honen eraikuntza data azken Neolitoan dago kokatua (3.500 urte K.a.), baina K. a. 1500 urte arte erabili zen, megalitismo katalanaren apogeo epean, alegia. Karbono-14aren bidez 2550. urtean datatua dago.
Bertako giza aztarnak aztertu ondoren zera ondorioztatu da: gizaki haiek bataz besteko 26,4 urteko bizitza-itxaropena zuten eta zerealen nekazaritza oinarritutako komunitate txikietan bizi ziren nahiz eta ekonomia horren oinarria abeltzaintza izan (behiak, ardiak eta ahuntzak).
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu(Katalanez):Solsonako Elizbarrutiko Arkeologia Museoaren informazioa.