Ljubljanako katedrala
Ljubljanako katedrala (eslovenieraz: Ljubljanska stolnica) edo San Nikolas katedrala (eslovenieraz: Stolnica svetega Nikolaja) Ljubljanako eliza nagusia da. Ljubljanako merkatu nagusiaren eta udaletxearen artean dago, Ljubljanako gazteluaren azpian.
Ljubljanako katedrala | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Eslovenia |
Hiri-udalerria | Ljubljanako udalerria |
Koordenatuak | 46°03′04″N 14°30′29″E / 46.051°N 14.508°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1706 |
Izenaren jatorria | San Nikolas Barikoa |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Ljubljana (en) |
Izena | San Nikolas Barikoa |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Andrea Pozzo |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
333 | |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuGaur egun katedrala dagoen eremuan hiru habearteko eliza erromanikoa izan zen 1262an. 1361ean sute handi batek suntsitu zuen eta eraiki berria altxatu zen estilo gotikoan. 1461 urtean Ljubljanako diozesia eratu zen eta katedrala bihurtu zen. 1469an berriz erre zen, turkiarrek eragindako sutea izan zela uste da.
1700 urtean Florentianus Ponnensis fraide kaputxinoak eraikin berria diseinatu zuen estilo barrokoan eta 1701 eta 1706 artean eraiki zen. Kupula berriz 1841 urtekoa da. XIX eta XX mendeetan fatxadako nitxoetan eskultura ugari ezarri ziren.
Deskribapena
aldatuKanpoaldetik aipagarriak dira bere kanpandorre bikiak eta kupula. Sarrerako ateetan ere eskulturak agertzen dira. Brontzezko ate hauek 1996an ezarri ziren, Joan Paulo II.aren bisitarako.
Barnealdean Giulio Quaglio-ren fresko barrokoak dira aipatzekoak, katedrala eraiki zen garaikoak. Azkenik katedralaren nitxoetan dauden sei apezpikuren hareharrizko estatuak eta pietà gotikoa ere ikustekoak dira.
Iruditegia
aldatu-
Kupula eta dorre bikiak.
-
Katedrala eta merkatua.
-
Katedralaren barnealdea.
-
Nitxoetako estatuak.
-
Alde zaharra.