Liu Yang (astronauta)

Liu Yang (txinera tradizionalez: 劉洋; txinera sinplifikatuz: 刘洋; pinyinez: Liú Yáng; Zhengzhou, 1978ko urriaren 6a) hegazkinlari militar eta astronauta txinatarra da. 2012ko ekainaren 16an, espaziora joan zen lehen emakume txinatarra bilakatu zen, Shenzhou 9 misioko tripulazioko kide gisa.

Liu Yang (astronauta)

Herri Batzar Nazionaleko kidea


Hautetsia: 12th National People's Congress (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaZhengzhou1978ko urriaren 6a (45 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
BizilekuaTxinako Herri Errepublika
Hezkuntza
HeziketaPLA Air Force Aviation University (en) Itzuli
Tsinghua Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakastronauta, politikaria eta hegazkinlaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraPeople's Liberation Army Air Force (en) Itzuli
Astronauta
MisioakShenzhou 9 (en) Itzuli Shenzhou 14 (en) Itzuli
Denbora espazioan18.720 minutu
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Txinako Alderdi Komunista

Biografia aldatu

Liu Yang 1978ko urriaren 6an jaio zen, Zhengzhouko Unibertsitateko Ospitalean. [1]Ez zuen anai-arrebarik izan eta Beijing-en bizi zen, gurasoekin. Henan eskualdeko langileak ziren. PLA Air Force Aviation Unibertsitatetik graduatu zen Changchunen.

1997an, Liu EPLko aireko armadan sartu zen, eta pilotu gisa kalifikatu egon zen hegaldi-unitate bateko buru izan aurretik, PLAAFko mailarik handiena okupatuz. 1.680 orduko esperientzia du hegan egiten eta esperientzia askoko emakumea da.

500 milioi emakume txinatarretatik, Liu Yang aukeratu zuten. [1]Liu Shenzhou 9ko tripulaziorako hautatu zuten, Tiangong 1 espazio-estaziora tripulatutako lehen misiorako. Liu espaziora joaten lehen astronauta emauke txinatar bihurtu zen. Misioa 2012ko ekainaren 16an abiatu zen. Tripulatutako espazio-misio horretan, Liuk esperimentuak egin zituen kanpo espazio-medikuntzan.

Emakumeak espazioan aldatu

Valentina Terexkova espaziora bidaiatu zuen lehen emakumea izan zen. 1963ko ekainaren 16an bidali zuten Vostok 6 misioan 26 urterekin. Espaziora joan zen lehen estatubatuarra Sally Ride izan zen, 1983an, 32 urte zituela. Sobietar Batasunak espaziora bidali zuen 1963an lehen astronauta. Berrogeita bederatzi urte geroago, emakume txinatar batek antzeko bidaia bat egitea lortu zuen.

Shenzhou 9 misioa aldatu

Txinako Shenzhou programak antolatutako hegaldi espaziala izan zen, eta 2012ko ekainaren 16an jaurti zuten, 10:30etan (GMT). Misioaren helburua, Tiangong 1 espazio-estazioarekin akoplamendua egitea izan zen eta ibilaldi eta esperimentuak egitea, misioak irauten zuen 14 egunetan.

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «Biografía de Liu Yang astronauta china» Mujeres Notables 2018-08-20.

Kanpo estekak aldatu