Linotipo
Linotipoa, inprimatzeko testuen konposizio prozesua mekanitzatzen duen makina bat da. 1885ean Ottmar Mergenthaler alemaniarrak asmatu zuen eta Mergenthaler berak sortutako Linotype enpresak lehenbizikoz merkaturatu zuen.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a5/Linotipo_diario_el_norte.jpg/250px-Linotipo_diario_el_norte.jpg)
Inprimaketa tipografikoarekin batera, linotipoa XIX. mende amaierako egunkari, aldizkari eta kartelen argitalpen industriaren estandarra zen. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan offset litografia inprimaketak eta konposizio elektronikoak neurri handi batean ordezkatu zuten.