Lineazio

Lineazioa» orritik birbideratua)

Lineazioak arroketan agertzen diren egitura linealen multzoak dira, norabide bat erakusten dutenak. Lineazioa arroka deformatuetan eta ez-deformatuetan eman daiteke, horrela; bi mota bereizten dira: primarioa eta sekundarioa. Lineazio primarioa, prozesu sedimentario zein bolkanikoetan ematen direnekin lotuta dago. Prozesu sedimentarioekin lotuta daudenak, mota askotakoak izan daitezke: higadurazko egitura sedimentarioekin lotutakoak (fluteak, groove markak, skip markak…), korronteek/paleokorronteek eratutako ohe-formak (legar errenkadak, gandor-ildaska sistemak, fosil orientatuak...),  etab [1]. Prozesu igneoekin lotuta daudenak, aldiz, laben fluxuen bidezko norabide-egiturak (xenolito orientatuak, kristaldutako mineral orientatuak…) izan daitezke. Lineazio sekundarioak, deformazio prozesuekin lotuta daudenak dira. Terminologia dela eta, lineazioaz hitz egitean lineazio sekundarioa dela aintzat hartzen da, lineazio primarioko egiturak beste modutan aipatuz. Beraz artikulu honetan deskribatuko diren egiturak lineazio sekundariokoak izango dira, hots, deformazio-prozesuen ondorioz emandako lineazioak.[2]

Deformazio moldakorrekin lotutako lineazioakAldatu

Modu moldakorrean deformatutako arroketan ematen diren lineazioak dira. Lur barnean sakonera handietan dauden materialek presio eta tenperatura izugarrien ondorioz modu moldakorrean jarduteko aukera daukate. Hauetan hurrengoak deskribatuko dira: mineral lineazioak, elongazio lineazioak, intersekzio lineazioak eta krenulazio lineazioak.

Mineral lineazioakAldatu

Morfologia edo habito luzanga, prismatikoa, azikularra duten mineralak, deformazioz zein presio disoluzioz orientazio preferente batzuetan kokatzen dira, beraz esfortzuen norabidearen berri eman dezake, mineralen norabidearekiko perpendikularki. Arroka metamorfikoen propioa izaten da[2].

Elongazio lineazioakAldatu

Norabide preferente batean deformazio moldakorra jasaten duen esfera batek, elipsoide itxura hartzen du. Hau bera gertatzen da klasto, pikor, mineral, fosilekin, edota arrokak osatzen dituzten edozein gorputzekin arroken fabrikan lineazio bat sortuz[2].

 
Eskisto batean bi krenulazio klibaje ia perpendikularrek definitutako intersekzio lineazioa. Núria harana, hegoaldeko Ural mendiak.

Intersekzio edo ebakidura lineazioakAldatu

Arroka deformatu askok egitura planar bat baino gehiago barne hartzen dute eta kasu gehienetan egitura planar hauek ebaki egiten dira ebakidura-lineazioak erakutsiz. Mota asko daude, baina adibiderik ohikoena, eskistositate ( ) baten eta geruzapenen ( ) arteko intersekzioa da[2].

Krenulazio lineazioakAldatu

Arroka batzuk deformazioaren aurrean anplitude txikiko mikrotolesak garatzen dituzte, hauek krenulazio izenaz ezagunak dira. Normalean mineral filosilikatodun aberetsak diren arroka metamorfikoetan garatzen dira, hau da, xafla mehedun arroketan, hala nola: filitetan, eskistoetan, mikadun kuartzo-eskistoetan, etab. Mikrotoles hauen ardatzak lineazio bat definitzeaz gain krenulazioaren garapenak mineralen esfortzuen bidezko berrantolapena eragiten du: mineral luzangak tolesen alpeetan eta proportzionalagoak gontzetan[2].

Deformazio hauskorrekin lotutako lineazioakAldatu

Lineazio mota hauek deformazio hauskorreko materialetan ematen dira, hots, lurrazalean edo lurrazaletik gertu, 0-13km-ko tartean gutxigorabehera. Hainbat mota daude, hala ere guztiek amankomunean duten ezaugarri bereizgarria hauek ez-sarkorrak izatea da; hau da, ez dute berezko arroken inolako fabrika berezirik eragiten edo aldatzen. Hauen artean hurrengoak deskribatuko dira: faila planoetako lineazioak eta zuntz-lineazioak.

Faila-planoetako lineazioakAldatu

Zizaila planoetan sortutako lineazioak dira hauek, hau da; faila planoetako abrasio egiturek sortutako lineazioak. Zenbait mota daude, eta sarritan faila blokeen arteko desplazamendu erlatiboaren noranzkoaren esanguratsuak dira. Hauen artean faila-ildaskak eta faila-zuntzak ageri daitezke. Faila-ildaskak, abrasioaren ondoriozko arraste-markak dira. Hauen tamaina oso handia bada faila-artekak deritze. Faila-zuntzak, izugarrizko abrasioaren ondorioz desplazamenduarekiko paraleloan eta modu linealean ageri diren mineralak dira, adibidez kaltzita kareharrietan garatutako failetan[2].

Zuntz-lineazioakAldatu

Lurrazalean maiz arrakalak sortzen dira, hauek hauspeatutako mineralez bete daitezke arrakalaren orientazioa jarraituz eta honela lineazio bat sortuz, mineral lineazio moduan sailkatu ohi da ere. Orientazioa definitzen dituzten mineralak hurrengokoak izaten dira normalean: kuartzoa, antigorita, aktonolita, gypsum eta anhidrita. Zuntz kurbatuak ere ikustea nahiko arrunta da, honen esanahia arrakalaren norabide aldaketa bat egon dela izan daiteke[2].

Lineazio mota bereziak: boudin eta mullion lineazioakAldatu

 
Boundinageak sortutako lineazioa, argazkiarekiko perpendikularki definitu daiteke. Pego do Inferno ur-jauziaren alboan, Freguesia de Santo Estevão, Tavira, Algarve, Portugal.

Mullion, boundinage prozesuak sortutako boudinak osatzen duten lineazioari deritzo; horretarako aurretik beharrezkoa da boudinen garatzea ulertzea. Hauek sortzeko, tentsioa eman behar da eta konpetentzia ezberdineko materialen arteko tartekatzean, horrela konpetentzia baxuko materialek modu moldakorrean jokatuz, konpetentzia altukoek utzitako hutsuneetan barneratuko dira, beraz egitura hauetan sortutako koro-egiturak material konpetentera seinalatuko dute. Kohesioa galdu aurretik sortutako egitura hauei pinch-and-swell structure deritze. Kohesioa galduz gero, hausturak agertuko dira material konpetentean tentsio maximoarekiko perpendikularki, material konpetente geruzen zatiak, material inkonpetenteetan barneratuta geldituz. Boudinen morfologia material bien arteko konpetentzia aldearen araberakoa izango da: lauki antzekoa konpetentzia alde handia bada eta biribila konpetentzia aldea baxua bada.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. Nichols, Gary.. Sedimentology and stratigraphy. (Second edition. argitaraldia) ISBN 9781405135924 PMC 259754358 . Noiz kontsultatua: 2019-05-13.
  2. a b c d e f g h Fossen, Haakon, 1961-. Structural geology. (Second edition. argitaraldia) ISBN 9781107057647 PMC 946008550 . Noiz kontsultatua: 2019-05-13.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu