Lilly King

igerilari estatubatuarra

Lillia Camille "Lilly" King (Evansville, Indiana (AEB), 1997ko otsailaren 10a) igeriketan aritzen den kirolari estatubatuarra da.

Lilly King

(2018)
Bizitza
JaiotzaEvansville (Indiana)1997ko otsailaren 10a (27 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaIndiana University (en) Itzuli
Indianako Unibertsitatea Bloomingtonen
FJ Reitz High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua70 kilogramo
Altuera1,76 metro
Jasotako sariak

Olympic.org: lilly-king Edit the value on Wikidata

Olinpiar Jokoak aldatu

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), bi domina eskuratu zituen:
100 m bular estiloan, urrezkoa eskuratu zuen (1.04,93 minutuko denbora OE ezarriz), Yuliya Yefimova errusiarraren (zilarrezko domina 1.05,50ekoa) eta Katie Meili herrikidearen aurretik sailkatuz (brontzezkoa 1:05.69koa).
4x100 estilo libreko erreleboan, AEBko taldeak urrezkoa lortu zuen (3:53.13 minutuko denbora), Australiako taldearen (zilarrezko domina 3.55,00koa) eta Danimarkakoaren aurretik sailkatuz (brontzezkoa 3:55.01ekoa); Hauek osatzen zuten AEBko taldea: Dana Vollmer Abbey Weitzeil Kathleen Baker Katie Meili Kelsi Worrell Lilly King Olivia Smoliga eta Simone Manuel-ek.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), hiru domina lortu zituen:
100 m bular estiloan, brontzezkoa irabazi zuen (1.05,54 minutuko denboraz), Lydia Jacoby herrikidearen (zilarrezkoa 1.04,95ekoaz) eta Tatjana Schoenmaker hegoafrikarraren aurretik sailkatuz (brontzezkoa 1.05,22koaz).
200 m bular estiloan, zilarrezkoa eskuratu zuen (2.19,92 minutuko denboraz) Tatjana Schoenmaker hegoafrikarraren atzetik (urrezkoa 2.18,95eko denboraz ME) eta Annie Lazor herrikidearen aurretik sailkatuz (brontzezkoa 2.20,84koaz).
4x100 errelebo lau-estiloetan, zilarrezkoa lortu zuen AEBko taldearekin (3.51,73 denboraz), Australiako taldearen atzetik (urrezko domina 3.51,60 denboraz OE) eta Kanadako taldearen aurretik (brontzezkoa 3.52,60koaz). Hauek osatzen zuten taldea: Regan Smith, Lydia Jacoby, Torri Huske, Abbey Weitzeil, Rhyan White, Lilly King, Claire Curzan eta Erika Brown-ek.[1][2]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  100 m Bular estiloa,
emakumezkoa[3]
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  4x100 estilo libreko erreleboa,
emakumezkoa[4]
2020 Tokio
  Japonia
  100 m bular estiloa,
emakumezkoa[5]
2020 Tokio
  Japonia
  200 m bular estiloa,
emakumezkoa[6]
2020 Tokio
  Japonia
  4x100 lau-estiloko erreleboa,
emakumezkoa[7]

Gainerako lorpenak aldatu

Lilly King-ek 4x100 Estilo libreko erreleboko Munduko errekorra (ME) lortu zuen 3.50,40 denborarekin, AEBko taldearen partaide zela 2019ko uztailaren 28an Gwangjun (Hego Korea) ospatutako Munduko Txapelketetan. Taldea honako hauek osatzen zuten: Regan Smith, Lilly King, Kelsi Dahlia eta Simone Manuel-ek.

Erreferentziak aldatu

  1. «Lilly King» olympedia.org 2021-10-07an begiratua. (Ingelesez)
  2. "Lilly King" olympics.com 2021-10-07an begiratua. {{Es}
  3. Igeriketa, 100 m bular estiloa, emaitzak, 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  4. Igeriketa, 4x100 estilo libreko erreleboak, emaitzak, 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  5. Igeriketa, 100 m bular estiloa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  6. Igeriketa, 200 m bular estiloa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  7. Igeriketa, 4x100 lau-estiloko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu