Lillien Blanche Fearing

Lillien Blanche Fearing (Davenport, 1863ko azaroaren 27aEureka Springs, 1900eko abuztuaren 13a) abokatu eta poeta estatubatuarra izan zen.

Lillien Blanche Fearing

Bizitza
JaiotzaDavenport1863ko azaroaren 27a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaEureka Springs (Arkansas), 1901 (37/38 urte)
Hobiratze lekuaForest Home Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaNorthwestern University Pritzker School of Law (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea eta abokatua

Find a Grave: 141768509 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Davenporten (Iowa) jaio zen 1863an. Bost edo sei urte zituela beste haurrekin jolasten ari zela istripu baten ondorioz ikusmena galdu zuen.

8 urte zituela, lehen poema argitaratu zuen, eta 12 urte zituenerako bere poemak aldizka agertzen ziren Boston Transcript-en[1].

Vintoneko itsuentzako ikastetxean ikasi zuen 1884ra arte[2].

Lau urte geroago Chicagora joan zen Unioneko Zuzenbide Unibertsitatean ikastera eta 1890ean lizentziatu zen. Fearingen ahizpa eta ama izkribu-kopiatzaile gisa aritu ziren ikasten zuen bitartean. Ikasle on bihurtu zen eta poesia idazten ere hasi zen. 1890ean lizentziatu zirenean bekaren saria partekatu zuten lau ikasleetako bat izan zen. Urte hartan saria irabazi zuen emakume bakarra izan zen[3].

Chicagoko bulegoan jardun zuen abokatua.

1900eko abuztuaren 13an hil zen Eureka Springsen (Arkanzas)[1] hirugarren liburua, Mildred izenekoa, argitaratu ostean.

Lanak aldatu

  • The Sleeping World, and other Poems (1887)
  • In the City by the Lake (1893)
  • Mildred (1901)

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) McMaster, MaryKate. «Fearing, Miss Lillian Blanche» Woman of the Century (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
  2. (Ingelesez) «Lillien Blanche Fearing» Strangers to Us All: Lawyers and Poetry (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
  3. (Ingelesez) «Lillian Blanche Fearing» Woman of the Century (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).

Kanpo estekak aldatu