Ligia Gargallo

ikertzailea

Ligia Teresita Gargallo González (Loncopué, Argentina, 1933ko irailaren 17a - ) kimikari txiletarra da. 2007an Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen polimeroen eta makromolekulen kimikaren garapenean egindako lanarengatik[1].

Ligia Gargallo
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLigia Teresita Gargallo González
JaiotzaLoncopué (en) Itzuli1933ko irailaren 17a (90 urte)
Herrialdea Txile
Hezkuntza
HeziketaConcepcióngo Unibertsitatea
Liejako Unibertsitatea
Parisko Unibertsitatea
KU Leuven
Paris-Dauphineko Unibertsitatea
UCLouvain
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkimikaria eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)University of Tarapacá (en) Itzuli
Txileko Pontifize Unibertsitate Katolikoa
Txileko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Argentinako Neuquén probintziako Loncopué herrian jaio zen, Txilekiko mugatik oso gertu, eta haurra zela familiak Txilera emigratu zuen. Hasieran Temucora joan ziren eta Ligia Gargallok 9 urte zituela Concepciónera.

Concepcióngo Unibertsitatean Kimika eta farmazia ikasketak egin zituen eta Kristalografia eta Famazia Kimikoko katedretako laguntzailea izan zen. 1959an Kimiko Farmazeutiko tituluaz graduatu zen[2]. Ikasketak egiteaz gain unibertsitateko antzerki taldean ere aritu zen eta han ezagutu zuen senarra izango zuen Edison Cid[3].

Santiagora joan ziren bizitzera eta han jaio ziren hiru seme-alabak. Senarra Liejako Unibertsitatera joan zen Farmazian doktoratzera eta familia guztia Belgikara aldatu zen. Ligian ere unibertsitate hartan Kimika ikasketak egin eta 1972an doktoratu zen. Bide batez París-Dauphine Unibertsitatean (1962) eta KU Leuven Unibertsitatean (1968) Kimika lizentziatura berriak atera zituen[2].

Ikerlana eta irakaskuntza aldatu

Txileko Unibertsitatera itzuli berritan diktadura militarraren beldurrez irakasle askok alde egin zuten eta dekanoak Fisika departamentuaren ardura hartzeko eskatu zion arren Ligia Gargallok uko egin zuen.

1979an Txileko Unibertsitate Katolikora pasa zen eta Makromolekulen Fisika Kimika Laborategia sortu zuen Deodato Radic doktorearekin batera. 2011n erretiroa hartu artean Unibertsitateko irakaslea izan zen.

Aldi berean ikerketan aritu zen "polimeroen eta makromolekulen kimikaren garapenean"[4] eta arlo horretan egindako lanarengatik eta argitaraturiko 300 artikulu ingururengatik Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen 2007an eta Txileko Natur Zientzien Sari Nazionala 2014an. Egindako ikerlanak botika zehatzagoak diseinatzen lagundu du[5].

Sariak aldatu

Argitaraturiko liburuak aldatu

Lan ugari argitaratzeaz gain hiru liburu ere atera zituen:

  • Lidia Gargallo, Deodato Radic: Physicochemical Behavior and Supramolecular Organization of Polymers (2009). Springer Science & Business Media, ISBN=978-1-4020-9372-2
  • Lidia Gargallo: Química-Física de Macromoléculas en la Interface Aire-Agua (2012) Editorial Académica Espanola, ISBN=978-3-8473-5634-9
  • Lidia Gargallo: Introducción a las propiedades Quimicofísicas de Materiales Poliméricos (2016) Universidad de Tarapacá, ISBN=978-956-7021-66-6

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Panorama en Internet» www2.udec.cl (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
  2. a b Txantiloi:Es-CL mdelreal. (2018-06-05). «Mujeres Bacanas | Ligia Gargallo (1933)» Mujeres Bacanas (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
  3. «Perfiles de Exalumnos | Portal de Exalumnos UdeC» web.archive.org 2019-06-26 (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
  4. «Doctora Ligia Gargallo recibe Premio Nacional de Ciencias Naturales» www.colegiofarmaceutico.cl (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
  5. (Ingelesez) Gargallo, Name Ligia. (2017-08-18). «Ligia Gargallo - Alchetron, The Free Social Encyclopedia» Alchetron.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
  6. (Gaztelaniaz) Premio Nacional de Ciencias Naturales 2014 Dra. Ligia Gargallo trabaja con la UTA desde 2012 – Universidad de Tarapacá. (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).

Kanpo estekak aldatu