Lidia Cao
Lidia Cao (Santiago de Compostela, Galizia, 1997ko maiatzaren 29a) ilustratzaile eta muralista da .[1][2][3] Bere lanak emozio-karga bat du, pertsonaien begiradari begira.[4]
Lidia Cao | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santiago de Compostela, 1997 (26/27 urte) |
Herrialdea | Galizia |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea eta muralist (en) |
Influentziak | Shaun Tan, Jared Muralt (en) , Rébecca Dautremer eta Laura Laine (en) |
Biografia
aldatuSantiago - 1997 Ilustrazioko Goi Mailako Teknikaria, Pablo Picasso EASDren eskutik, A Coruñan. Galiziako barnealdeko herri lasai batean jaio zen. Txikitatik marrazten zituen liburuak, eta beste edozer betetzen zuen boligrafoarekin. Irudiak eta aurpegiak marrazteaz arduratu zen, adierazpenak aztertuz eta zer esan oso gutxirekin. Ez zen inoiz eskola partikularretara joan, gehienbat autodidaktatzat hartzen da. 2016. urtean ekin zion muralismoak bideari, hastapen-lantegi batzuei esker, eta hortik aurrera mundu berriak esploratzen hasi zen. Izugarri gustatzen zaio bolumena marraztea lerro sinpleen bidez, paperean azaldu behar dituzun testurekin jolastuz. Bere paleta gehienbat monokromatikoa da, eta kolore asegabeak eta ez oso estridenteak erabiltzen ditu. Gaur egun, freelance ilustratzaile eta horma-artista gisa egiten du lan.[5]
Heziketa
aldatu2015etik 2017ra A Coruñako Pablo Pucasso Arte eta Diseinuko Goi Eskolan ikasi zueneta Ilustrazioko Goi mailako teknikaria da. Ikasketez gain ezagutza eta gaitasun hauexek ditu: Adobe Photoshop, Gizarte Baliabideak eta Marketina.[6]
Lana
aldatu2018tik autonomoa da. Hiri arteko jaialdi zein ekitaldietan parte hartu du, besteak beste, 2020an Culturban lugon, Galizian eta Graffittea, Chesten, Valentzian. [6]
Ilustrazioak eta muralak
aldatuLidia Cao Ilustrazioko goi mailako teknikaria da Pablo Picasso EASDn, Coruñan. Oso txikitatik interesatzen zitzaion marrazkia, irudien eta aurpegien tratamenduan espezializatuz, adierazpenak zehatz-mehatz aztertuz, gutxienekoarekin asko esatea lortzeko.[7]
Bere lanean pertsonaiek funtsezko garrantzia dute konposizioan eta giro onirikoetan, eta horrek haien aurpegien adierazkortasuna indartzen du, erretratu psikologiko intimoak balira bezala funtzionatzen dute eta dramaturgia bizia hartzen dute.[7]
Nabarmentzekoak dira, batetik, bolumena ongi menderatzen dutela lerro sendo eta seguru baten bidez, eta, bestetik, sintesirako gustua dutela koloretako paletetan, eta gama asegabe eta ez oso estridenteekiko erakarpena, marrazkiak kolorearen gainetik duen garrantzia haztatuz.[7]
2016. urtean hiri-artea bere bidean gurutzatu zen, eta, une horretatik aurrera, ilustratzaile gisa egindako ibilbidea bere horma-lanarekin bateratu zen, gero eta pisu handiagoa hartubaitu, eta azken urteetan hiriko artearen hainbat ekitalditan parte hartzera eraman baitu.[7]
Iruditegia
aldatu-
Lidia Cao, besarkada
-
DesOrdes
-
DesOrdes
-
Two ways
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iglesias, Uxía. (2019-11-05). A muchos hombres se les hace extraño que una chica suba a pintar a un andamio. .
- ↑ Lidia Cao redefine el paisaje de la Avenida da Coruña con un mural de 19 metros. 2020-11-27.
- ↑ Vázquez, Dolores. (2021-05-05). Lidia Cao lleva a Pardo Bazán de vuelta a Santa Cruz. La Voz de Galicia.
- ↑ von Touceda, María. (2019-10-21). La mirada del ser humano es algo que me enamora y a la vez me inquieta. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lidia Cao» aunque seas rara y seas pájaro (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Cao, Lidia. (2022)..
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «Lidia Cao» La Nona Olimpia (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).