Librazio Ilargiaren diskoak Lurrean dagoen begirale batekiko dituen oszilazio mugimenduei deritze.

Animazioak hilabete batean zehar Ilargiaren ikuspegi simulatu batzuk erakusten ditu

Ilargiak denbora bera ematen du bere ardatzaren inguruan eta puntu finko batekiko Lurraren inguruan bira bat ematen (periodo siderala deritzona eta 27 egun, 7 ordu, 43 minutu eta 11,5 segundu irauten duena). Honek, lurretik ikusten den aurpegia beti bera izatea eragiten du. Honek, lurreko begirale batek Ilargiaren azaleraren erdia baino ez lukeela ezagutuko esan nahi du.

Alabaina, hau ez da horrela. Ilargiaren errotazio mugimendua Lurraren inguruan egiten duen traslazio mugimenduarekin sinkronizatua badago ere, librazio hauek Lurreko begirale bati Ilargiaren irudi ezberdinak une ezberdinetan ikusi ahal izatea ahalbidetzen diote. Izan ere, Lurreko begirale batek jarraikako behaketen ondoren Ilargiaren azaleraren %59a ikusi ahal izango du.

2012. urterako ordu beteko tarteetan Ilargiaren faseak eta librazioa

Librazio motak

aldatu

Hiru librazio mota daude: Horietatik garrantzitsuena longitudeko librazioa da. Hau, Ilargiak Lurraren inguruan egiten duen orbita apur bat eszentrikoa delako ematen da (hau da, Lurra ez dagoela zehazki Ilargiaren orbitaren erdigunean bertan). Honek, Ilargiak, Lurretik hurbilago dagoenean bere abiadura bizkortzen duela eta urrunago dagoenean moteltzen duela esan nahi du, bere ardatzaren inguruko mugimendua iraunkor mantenduz, hala, bi mugimenduen arteko desajuste bat gertatuz (baliogabetua geratzen dena Ilargiak bere benetako orbita periodoa betetzen duenean). Horrek, Ilargiak bere ardatzaren inguruan egiten duen errotazio mugimendua bere orbita kokapena edo Lurraren inguruko traslazio mugimenduarekiko batzuetan aurreratzea eta beste batzuetan atzeratzea eragiten du. Longitudeko librazioak Ilargiak, gurekiko ekialde-mendebalde norantzan 7º 54'ko gehienezko zabalerarekin oszilatzea eragiten du.

Latitudeko librazioa Ilargiaren errotazio ardatzak Lurraren inguruan egiten duen orbitaren planoarekiko normala denarekiko duen okerdura txikiaren ondorio da. Lurraren ardatza okertua dagoen bezala, urtaroak eragiten dituena Eguzkiaren inguruko traslazio mugimenduaren ondorioz, Ilargiarena ere hala dago Lurraren inguruan egiten duen orbitarekiko. Honek, Ilargiak, itxuraz, iparralde-hegoalde norantzan 6º 50'ko zabalerarekin oszilatzea eragiten du. Lurreko begirale batentzat, alternatiboki, Ilargiaren ipar polotik haratagoko sektore ezkutu bat eta hego polotik haratagoko beste sektore ezkutu bat ikusi ahal izatea esan nahi duena.

Azkenik, eguneko librazioa deritzon mugimendu txiki bat dago. Hau Lurraren errotazioaren ondorio da, begirale bat Lurraren erdigunea eta Ilargiaren erdigunearen arteko lerroaren alde batera lehenik eta bestera ondoren daramana, lehenik Ilargiaren alde bat eta ondoren bestea ikustea ahalbidetuz. Metaforikoki, eraikin baten fatxadaren aurrean, begirale bat eskuinerantz ibiliko balitz bezala (fatxadaren eskuinaldea ikusiz) eta ondoren ezkerretara (fatxadaren ezkerraldea ikusiz) edo alderantziz, izango litzateke.

Librazio guzti hauen konbinaketek Lurrean dagoen begirale batek Ilargiaren esferaren erdia baino gehiago ikusi ahal izatea ahalbidetzen dute, Lurretik eginiko behaketetan Ilargiaren azaleraren %59a ezagutzera iritsiz.

 
Librazioaren eraginez ikusi ahal izango litzatekeen Ilargiaren azalaera teorikoa (lerro berde eta horien arteko eremua) (Winkel-Tripel proiekzioa)

Historia eta garrantzia

aldatu

Galileo Galileik Ilargiaren librazio mugimendua ikusi ahal izan zuen, zalantza deituz. Latitudeko librazioa gertarazten duen fenomeno fisikoa Tycho Brahek behatu eta idatzia eta Johannes Keplerrek aztertua izan zen, bere hirugarren legean formulatua geratu zena, Isaac Newtonen grabitazio unibertsalaren legearen aurrekaria izan zena.

Kanpo estekak

aldatu