Libra (konstelazioa)
Datuak | ||
---|---|---|
Laburdura | Lib | |
Genitiboa | Librae | |
Sinbologia | Balantza | |
Igoera zuzena | 15 h | |
Deklinazioa | -15° | |
Eremua | 538 gradu karratu | |
Izar kantitatea
(magnitudea < 3) |
46 | |
Izarrik distiratsuena | Zubeneschamali (β Lib)
(itxurazko magnitudea 2.61) | |
Meteoro euria | ||
Konstelazio
mugakideak |
||
+65° eta −-90° latitude bitartean ikusgai.
Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Ekainan | ||
- Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Libra».
Libra ('balantza'; ikurra: ) zodiakoaren zazpigarren konstelazioa da zeruan. 88 konstelazio modernoetako bat da.
Konstelazioa ez da oso argitsua, ez baitu lehenengo magnitudeko izarrik. Virgotik mendebaldera eta Scorpiusetik ekialdera dago. Izarren izenek adierazten duten moduan, garai batean eskorpioiaren matxarden parte izan zen: Zubenelgenubi-k (α Librae) "hegoaldeko matxarda" esan nahi du, eta Zubeneschamali-k (β Librae) "iparraldeko matxarda". Bisualki, α eta β balantzaren oreka-zeharragak dira, eta γ eta δ platertxoak.
Konstelazioa, jatorriz Scorpiusen matxarden parte zena, zodiakoko berriena da, eta bizidun bat irudikatzen ez duen bakarra.
Izar nagusiakAldatu
- α Librae, Zubenelgenubi, izar bitarra da.
- β Librae, Zubeneschamali, konstelazioko distiratsuena da.
- γ Librae, Zuvenelakrab, erraldoi hori bat da.
- δ Librae, erraldoi gorri bat da.