Azido arakidonikoa eta beste gantz-azido poliasegabe batzuetatik eratorritako konposatu oxidatuen taldea, erreakzio alergikoetan eta hanturetan erantzunaren bitartekari izan ohi direnak
Bengt Samuelsson biokimikari suediarrak izendatu zituen 1979an. Leukozitoetan aurkitu ziren eta hiru lotura bikoitz azaltzen dituztenez "leuko" eta "trieno" hitzak elkartu zituen.
Hainbat leukotrieno ezagutzen dira, hauek dira garrantzitsuenak:
D4 leukotrienoa (LTD4): muskulu leunaren kontrakzioa eragiten dute. Asma duten gaixoengan kontrakzio hori arnas aparatuan gertatzen da[1].
Zisteinil leukotrienoa (LTC4): Zisteina dute erradikal gisa. Anafilaxiaren erantzun geldoko sustantzia (SRS-A) sortzen dute, muskulu leunaren kontrakzio geldoa baina iraunkorra eraginez[2].