Ireki menu nagusia

Leukotrieno

Azido arakidonikoa eta beste gantz-azido poliasegabe batzuetatik eratorritako konposatu oxidatuen taldea, erreakzio alergikoetan eta hanturetan erantzunaren bitartekari izan ohi direnak
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
B4 leukotrienoaren egitura kimikoa.
C4 leukotrienoaren egitura kimikoa.
D4 leukotrienoaren egitura kimikoa.

Leukotrienoak eikosanoideen taldeko molekulak dira, lipidoak beraz.

HistoriaAldatu

Bengt Samuelsson biokimikari suediarrak izendatu zituen 1979an. Leukozitoetan aurkitu ziren eta hiru lotura bikoitz azaltzen dituztenez "leuko" eta "trieno" hitzak elkartu zituen.

Motak eta funtzioakAldatu

Hainbat leukotrieno ezagutzen dira, hauek dira garrantzitsuenak:

  • D4 leukotrienoa (LTD4): muskulu leunaren kontrakzioa eragiten dute. Asma duten gaixoengan kontrakzio hori arnas aparatuan gertatzen da[1].
  • Zisteinil leukotrienoa (LTC4): Zisteina dute erradikal gisa. Anafilaxiaren erantzun geldoko sustantzia (SRS-A) sortzen dute, muskulu leunaren kontrakzio geldoa baina iraunkorra eraginez[2].
  • B4 leukotrienoa (LTB4): Kaltetutako eremuetara neutrofiloak erakartzen dituzte[3].

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez)  Nelson, David L.; Lehninger, Albert L.; Cox, Michael M. (2008-02) Lehninger Principles of Biochemistry Macmillan ISBN 9780716771081 . Noiz kontsultatua: 2019-01-03 .
  2.   «Dorlands Medical Dictionary» web.archive.org 2007-01-09 . Noiz kontsultatua: 2019-01-03 .
  3. (Ingelesez)  «Leukotriene B4» The International Journal of Biochemistry & Cell Biology (2): 173–178 1998-03-27 doi:10.1016/S1357-2725(97)00123-4 ISSN 1357-2725 . Noiz kontsultatua: 2019-01-03 .