Letagin (musika taldea)

Oñatiko rock musika taldea

Letagin 2018. urtean Oñatin sortutako rock musika taldea da[1].

Letagin
Datuak
JatorriaOñati (Gipuzkoa)
Musika motarock
Urteak2018 -
Taldekideak
Julen Agirre
Mikel Aginagalde
Unai Lete
Iban Idigoras
Lehengo taldekideak
Xabier Lete

Ibilbidea aldatu

Aurrez talde ezberdinetan ibiltako lau gazte oñatiarrek 2018an Letagin taldea sortu zuten eta 2020an atera zuten lehenengo diskoa, taldearen izena daramana[1].

2022an Danbaka musika lehiaketako Danbaka Ekinez saria irabazi zuten eta horri esker Bergara Ekinez Jaialdian parte hartu zuten 2023ko ekainean[2]. Urrian disko berria grabatzen hasi ziren eta "Barne sua" bideoklipa atera zuten aurrekari gisa[3].

Diskografia aldatu

  • Letagin (2020, autoekoizpena)[4][5]
  • Zurrunbiloan (2023, autoekoizpena)

Erreferentziak aldatu

  1. a b «'Zurrunbiloan', zuzen eta indartsu, Letagin taldea - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
  2. «Letagin, ekin eta ekin - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
  3. «Letagin taldeak bideoklipa kaleratu du 'Zurrunbiloan' disko berriko 'Barne sua' abestiarekin - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
  4. (Ingelesez) «Letagin, by Letagin» Letagin (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
  5. «Letagin» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).

Kanpo estekak aldatu