Les Aventures d'Arsène Lupin
Les Aventures d'Arsène Lupin 1960ko Jacques Becker frantziar zinema zuzendariaren polizia-filma da.
Argumentua aldatu
Arsène Lupin lapur esku-leunak Leonardoren eta Botticelliren bi maisu-lan lapurtuko ditu kontseiluburuaren etxean. Denbora baten ostean zenbait bitxi-saltzaile engainatuko ditu, bere etxera joateko, eta bitxiak lapurtuko dizkie. Hurrengo biktimak maharaja bat eta Gilen II.a Kaiserra izango ditu.[1]
Aktoreak aldatu
- Robert Lamoureux: André Larouche / Arsène Lupin / Aldo Parolini
- Liselotte Pulver: Mina von Kraft
- O. E. Hasse: Gilen II.a kaiserra
- Daniel Ceccaldi: Jacques Gauthier
- Georges Chamarat: Dufour inspektorea
- Huguette Hue: Léontine Chanu
- Renaud Mary: Paul Desfontaines
- Sandra Milo: Mathilde Duchamp
- Paul Müller: Rudolf von Kraft
- Henri Rollan: Emile Duchamp
- Margaret Rung: Ingeles emakumea
- Charles Bouillaud: Otto
- Hubert de Lapparent: Bitxi-saltzailea
- Pierre Stéphen: Clérissy
- Jacques Becker: Kronprinza
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- Filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)