Leptoneta giputxi Leptonetidae familiako armiarma espezie bat da[1]. Espezie troglobioa da, hau da, soilik kobazuloetan aurki daitekeena. Momentuz, Zestoako Astuiko leizean baino ez da aurkitu, bertako endemismo bat da.

Leptoneta giputxi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaArachnida
OrdenaAraneae
FamiliaLeptonetidae
GeneroaLeptoneta
Espeziea Leptoneta giputxi
Prieto & Fernández-Pérez, 2023

Deskribapena

aldatu

Emearen holotipoak 0,82 milometro luze eta 0,75 milimetro zabal neurtzen ditu. Argia ematerakoan hanketan distira urdin-more bat egiten du eta ez dauka begirik[2].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «araneae - Leptoneta giputxi» araneae.nmbe.ch (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  2. SLU, Herritar Berri. (2023-08-10). ««Leptoneta giputxi», Zestoako Astui koban topatutako armiarma espezie berria» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).

Kanpo estekak

aldatu