Lepo luzeko Ama Birjinia

Lepo luzeko Ama Birjinia (italieraz: Madonna dal collo lungo), Parmigianinok 1534-1540 bitarte eginiko olio-pintura manierista da. Obra Francesco Tagliaferriren hileta-kaperarako zen, baina Parmigianino hil zela, 1540an, bukatu gabe zegoen oraindik. Ferdinando de' Medici Toskanako printze handiak 1698an erosi zuen, eta Uffizi galerian 1948tik aurrera egon da.

Lepo luzeko Ama Birjinia
Jatorria
Sortzailea(k)Parmigianino
Sorrera-urtea1530(e)ko hamarkada
IzenburuaMadonna dal collo lungo, Madonna mit dem langen Hals eta Madonna of the Long Neck
Mugimenduamanierismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta panel (en) Itzuli
Dimentsioak219 (altuera) × 132 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaMadonna and Child (en) Itzuli
Kokapena
LekuaUffizi Galeria
Santa Maria dei Servi (Parma) (en) Itzuli
BildumaUffizi Galeria
Inbentarioa00287693
JabeaFerdinando de' Medici, Grand Prince of Tuscany (en) Itzuli eta Santa Maria dei Servi (Parma) (en) Itzuli
Argumentu nagusiaMadonna and Child (en) Itzuli

Pinturak Ama Birjinia irudikatzen du, idulki batean eserita eta luxuzko jantzietan, Jesus ume handi bat daukala altzoan. Haren eskuinean, sei aingeruk gurtzen dute umea. Obraren eskuinaldeko behealdean, San Jeronimoren figura azaltzen da, pinturaren eskatzaileak errekeritu bezala.

Kanpo estekak aldatu